Google calendars

amalurra 1456130731169 Amalurra | 2009-05-17 19:13

Google-ek eskaintzen duen beste aplikazio bat erabiltzen ikasi dugu gaur, google calendars hain zuzen.

Ez zaituztet asko aspertuko zelan erabiltzen de esplikatzen, bideo oso on bat erakutsi digutelako eta bertan oso ondo azaltzen da. Beraz, labur esanda, google calendars, izenak esaten duen bezala, egutegi bat da. Bertan nahi duzuna idatz dezakezu. Afari bat, azterketa bat, edozer gauza egin behar duzun gauza bakarra eguna eta ordua aukeratzea da. Hala ere, kontuan izan aurretik egutegi bat sortu behar duzula, nahi dituzun egutegi haina egin ditzakezu eta baita gmaileko kontaktuekin partekatu.

Pertsonalki, oso erabilgarria iruditu zait, gaur egun ia jende guztia erabiltzen duelako internerta eta askok email kontu bat daukate. Beraz, ez da zaila pentsatzea gure betiko agendak ordenagailu pantaila batengatik ordeztea, denbora gutxiko gauza izatea.

Hala ere, teknologiak  oso azkar aurrera egiteak, ez du esan nahi guk haien erritmoa jarraitzen dugula. Izan ere, gutako askok oraindik betiko agenda ziztrin horiek nahiago ditugu. Beti eskura dituzunak, edonon egonda ere.





Utzi iruzkina: