Antola zaitez!
Gmail-ek oraindik ere baditu liluratzeko tresnak. Irakasleak erakutsitako azkena: Google Calendar. Agenda moduko bat da, online erabiltzen dena. Ez zara agenda begiratzeaz gogoratu ere egin behar, zure gmail kontura bidaltzen dizulako ekitaldi edo eginbehar bakoitzaren abisua. Gainera, eguna ez ezik, ordua ere aukeratu dezakezu, eta deskribapentxo bat idatzi ekintza bakoitzaren inguruan.
Dena den, nire aburuz badauka eragozpen bat: eskuragarritasuna. Momentu jakin batean zer edo zer apuntatu nahi baduzu ahaztuta zenuelako, ordenagailu baten bila hasi behar zara. Gainera, nahiz eta ordenagailua eduki, internet ez dago beti eskura, eta eragozpen handia izan daiteke gauzak gogoratzeko orduan.
Hala ere, anima zaitezte eta sortu egutegi bat. Horrela, noizbait agenda ahazten bazaizue, bertan ere ikusi ahal izango dituzue zuen ekitaldi eta eginbeharrak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: