Egutegia internet bidez

lozorroan 1456151127498 Lozorroan | 2009-05-15 16:06

Egutegi bat behar duzula egunerokoa egunero eramateko? Agenda bat? desastre xamarra zarela? bagara bi. Eta arazo honi aurre egiteko aukera ezin hobea ematen digu Google Calendarek. Egutegi bat internet bidez, lana, urtebetetzeak eta gustukoak dituzun gauzak apuntatzeko aukera paregabea ematen dizu internet bidez. Gainera zure egutegia jendearekin partekatu dezakezu eta beraz egutegi bat  lagun talde batentzako egin dezakezu.Honekin ez duzula nahikoa? egunean bertan abisatzearekin ez dela nahikoa? Ba horretarako dauka google calendarrek "alarmaren" aukera. Alarma jarri dezakezu eta zuk nahi duzunean abisatuko dizu; bi aste lehenago nahi duzula, ba bi aste lehenago abisatuko dizu; ordubete lehenago abisatzea nahi duzula, ba hala abisatuko dizu. Ez duzula sinesten? ba tira, frogatu!



Utzi iruzkina: