Egia garesti

lozorroan 1456151127498 Lozorroan | 2009-05-19 15:46
1

Adierazpen askatasuna oinarrizko gizalegea da, eskubide unibertsala. Gizakiak hitz egiten dakienetik mingaina erabiltzen du adierazteko, mingaina mozten diguten arte. Hori berdina gertatu da Guatemalan, artaziak aspalditxoan zorrozten jardun dute. Jakin badakigu azkenaldian zein kontu dabilen bolo-bolo. Bai, Rodrigo Rogersonen bideoari buruz ari naiz hizketan. Nork ez daki zer gertatu den berarekin? Hil da azaldu da, baina nor izanda heriotza horren arduradun?  Zalantza guztiak uxatzeko, horregatik,  egin zuen bideoa, eta Guatemalako presidentearen gain erori da ardura guzti hori. Eta orain zer?

Hemen dator  adierazpen askatasunaren urratzea. Rodrigo Rogersonen iritzia zabalduko zuen gizona azaldu zen, sare soziala erabiliko zuen horretarako, egia zabaltzeko mundu osoan zehar, Twitterra hain zuzen ere. Anleu izan zen munduari egia saldu nahi izan zion gizon hori. Zoritxarrez gaur egun, egia garesti irteten zaigu, izan ere, Anleuen egiak, hain zuzen ere, Guatemalako gobernuaren ustez,  50.000 quetzal-en (5.000 euro) balioa zuen.  Anleuek hori ordaintzeko gai ez zenez, atxilotu eta kartzelaratu egin zuten. Zorionez, askotan, gizakiok bihotz txiki bat ere izaten omen dugu eta berehala batean hasi zen sare soziala lanean. Twitterrean zaletuak ziren, edo diren, erabiltzaile askok beraien ekarpena egin eta fidantza guztia ordaindu ahal izan zuten.

Askotan usten duguna baino kontrolatuagoak gaude, eta zer egingo dugu? Isildu?



Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-06-17 16:16 #1

Rogerson barik, Rosenberg zen hildakoaren abizena.<br />


Utzi iruzkina: