Sare soziala
Ia urtebete daramat tuenti izeneko sarean izen emanda, eta lagunekin kontaktuan jarraitzeko sortu nuen, hala ere, oraindela 5 hilabete hasi naiz behar bezala erabiltzen.Errazada erabiltzeko, izugarrizko aukera zabala ematen badu ere, nik ,batez ere, argazkiak partekatu eta lagunei idatzi ahal izateko erabiltzen dut , bideoak partekatzeko aukera ematen badu ere. Gainera, lagunekin plan ezberdinak sortzeko aukera ematen du, planak adosteko akera.Inguruan dauden festa eta gertakizunen berri izateko aukera ere ematen du “eventoaren” bitartez, “eventoen” oso zalea ez banaiz ere.
Egunaren arabera denbora kopuru ezberdina eskaintzen diot, izan ere, tuentian ere kalendarioak bere orri propioak dituzu, ez dakit zenen urtebetetzea dela , argazkiak igotzeko garaia dela, sortu berri duzun planari buruzko erantzunak direla…Tuenti oso sare orosoa da, erraztasun asko eskaintzen dizkigulako aurretik aipatu bezalaxe, gainera nahiko segurua da, baina segurtasuna zuk erabakitzen duzu zenbatekoa nahi duzun. Onartu behar dut hala ere, nabaritu dudala noiz edo noiz batenbat nire kontuan sartu dela, baina hori pasahitza aldatzearekin nahikoa da, pasahitz egokia, luzea eta zaila lortzean datza.
Beraz hau guztia irakurri ondoren ez baduzu oraindik tuenti konturik, anima zaitez eta sortu bat! lagun zaharrekin hitzegiteko bada ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: