Kazetari multimedia
Pasa den astean bisitan izan genuen GOIENAko zuzendaria. Beraz, Web2.0ko ordua Iban Arantzabalek eskainitako hitzaldia entzuteko erabili genuen, eta noski ikasteko.
Hainbat gauzei buruz hitz egin zigun,baina batez ere kazetari multimediari buruz. Kazetari multimediaren garrantzia azpimarratu zigun behin eta berriro, hemendik aurrera eguneroko bizitzan garrantzi gehiago edukiko duela esan zigun.
Baina zer da kazetari multimedia bat? Horixe galdetuko diozue zuen buruei ziurrenik, nik ere horixe galdetu nion nire buruari hori entzun nuenean. Kazetari multimedia, idazteko zein argazki makina erabiltzeko gai den kazetaria da, hitz egiteko zein bideo kamera erabiltzeko gai den hori, alor bat bera bakarra hartu, esaterako kirolak, eta eremu horretan kazetari multimedia bat izateko. Askotan azaldu zigun errazagoa dela kameran funtzionamendua ikastea, gai ezberdin asko “kontrolatzea” baino. Noski kazetaritza munduan, kazetaritza multimediari dagokionean, iritzi ezberdin asko daude, batzuk alde, besteak aurka…
Egia da bai, kazetari multimedia beteagoa dela, osatuagoa dela… Baina oraindik ez dut nire burua honi dagokionean iritzirik emateko gai ikusten, bitartean gehiago trebatzen saiatuko naiz, bada ez bada ere…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: