Delicious
Web 2.0 ikasgaian ikusi berri dugun web orria delicious da.
Hitz gutxitan web orri honek egiten duena, nahi dituzun artikuluak gordetzen ditu.
Honen funtzioak ikusten nengoela pentsatzen aritu naiz; zergatik ez dugu
ikasgai hau aurreko lauhilabetekoan izan? Horrek gauzak asko erraztu izango
lituzke. Izan ere, aurreko lauhilabetekoan dosier bat egin behar izan genuen
eta artikuluekin gora eta behera egon gara. Delicious ezagutu izan bagenu ez
genituzke hainbeste arazo izango. Deliciusek zure gustuko edo behar dituzun artikuluak
gordetzeko aukera ematen du. Honen bidez artikulu bat berriz irakurri nahi
dugunena ez dugu aldizkari edo egunkari bateko web orri batera joan eta hemerotekan
bilatu irakurritako artikulua. Jende asko erabiltzen du delicious eta bertan ikusi ditzakezu artikulu irakurrienak edo beste jende batzuek
bere gustukoen bezala dituen artikuluak ikusi. Hori guztia dela eta oso
baliogarria iruditzen zait delicious eta denoi gomendatzen dizuet.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: