Gazette

Eskoriatza 09

Ekialdeko ahotsak

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-06-02 21:09

Aurkezpen honetan Ekialdeko ahotsen eta taldeen bilketa labur bat egiten da. Informazio zehatza izan gabe garrantzitsuena agertzen da. Talde eta abeslari hauexek: The GazettE, Yui, Miyavi eta BoA.Aurkezpena egiteko google docs erabili dut, power poita bezala dabil baina Interneten. Ondoren, Slideshare webgunera upload egin eta aukezpena sarean gelditzen da. Eskaintzen dizun kodea erabiliaz, aukezpena blogean, foro eta bestelakoeta zintzilikatu dezakezu. Baliagarria beneta.EkialView more OpenOffice presentations from iragaze.


Bai, horixe da Zuzeu, internetzale euskaldunon albistaria. Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa etorri ziren ZuZeu Webguneaz hitz egitera. Hitzaldiaren hasieran Aranzabalek proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Zer sortu nahi zuten eta nola. Ez zen erraza izan.Baina ZuZeu ez da albistari ohikoa, ez. Webgunean edozein irakurlek hartu dezake parte eta albisteak idatzi. Egia da zintzilikatu aurretik zuzenketak egiten dizkiotela testuari, baina testua bera, erabiltzaileak berak sortzen du. Erabiltzaileak konfiantzazkoak direnean, eskubide gehiago lortzen dituzte eta zuzenean zintzilikatzen ...


Sare sozialak

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-06-01 15:10

Internetek geroz eta baliabide gehiago ditu, gazteentzako zein helduentzako. Orain dela urte gutxi inoiz ere pentsatuko ez genituzkeen sorkuntzak dauzkagu orain Interneten eta guztiak edonoren eskuragai.Gazte naizenez gero, nire ikuspuntua ezberdina da Internetekiko, baina jakina da gaur egun interneten diru gehien mugitzen dutenak  sare sozialen enpresak direla. Sare hauek batik bat, gazteei zuzenduak daude baina ez du zertan horrela izan behar, edozeinek erabil baititzake. Hasiera batean txata izan zen booma Interneten eta orain berriz sare sozialak. Interneten nabigatzen duen edonor...


Gaur klase orduan irakasleak artikulu bat banatu digu gutariko bakoitzari eta geure iritzia blogean argitaratzeko eskatu digu. Horrela ba, “La rebelión twittera” izeneko artikuluarekin hasi gara lanean. Pil-pilean dagoen berria izan da, eta Rodrigo Rosenberg du izena. Gizon  hau Guatemalako abokatu bat zen eta igandean, maiatzaren 10ean, hil zuten. Rosenbergek hil baino lehenago bideo bat grabatu zuen, hiltzen bazuten ere bere deklarazioek ahotsa izan zezaten. Bideo honetan, Guatemalako presidentea den Alvaro Colom, Gustavo Alejos idazkari pribatua eta presidentearen emaztea ere, bere ...


Nire etxea Tagzanian

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-05-06 18:33

Gaur klasean tagzania apliakzio zoragarriarekin aritu gara jokoan. Ez nuen tagzania ezagutzen, baina benetan baliagarria dela iruditzen zait. Nire etxea markatu dut bertan. Ni Hernanin bizi naiz etxeberri auzoan. Hernani zentrutik kilometro erdira edo egongo da, tren geltokiaren alboan. Hementxe dago bada nire etxeko mapa. tagzaniapaste Nire etxea


del.icio.us

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-04-29 14:08

Gaurkoan Deliciousekin gatoz. Gestio zerbitzu honek gustuko web orri ezberdinetan izaten diren aktualizazioak biltzeko aukera ematen digu. Blog txiki batek izango lukeen antzeko funtzionamendua du.  Horrela zuk zure web orriak bilduta eta etiketatuta izan ditzakezu eta are gehiago, zure lagunekin partekatu.Delicious oso sinplea da edozeinek erabiltzeko eta gainera oso baliagarria, lana asko murrizten baitu.


Distress and Coma

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-04-29 13:31

The GazettE taldea Japoniako rock talde bat da, 2002. urtea sortutakoa. Bost musikarik osatzen dute taldea eta PS Company-rekin ari dira lanean.Urte hontarako single berri bat atera dute eta laster album berri bat izango dute kalean. Hementxe duzue single berriaren bideoklipa. Gozatu!


Orgasmo bat

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-03-17 07:14

Lehengo batean klasean irakurritako testuak honakoxe izenburu hau zuen. Neska bati benetan gertatutakoa kontatzen omen zuen, kontua zera zen, neskak bere sakelako telefonoan mutil lagunarentzat bideo batzuk grabatu zituela. Bideo horietan bera agertzen zen masturbatzen. Behin ordea, deskuiduz edo, telefonoa taberna batean utzi zuen ahaztuta eta konturatu zenerako norbaitek eramana zuen. Handik gutxira herri osoan zabaldu ziren bideoak eta neskak azkenerako herritik alde egin beharra izan zuen. Hau adibide bat besterik ez da, baina internet eta teknologia berrien alorrean horrelakoak maiz g...


Zergatik Firefox?

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-03-10 13:58

Naiz eta askorentzat Firefox oraindik ezezaguna izan, egunetik egunera oihartzun handiago du teknologiaren esparru honetan. Nire esperientziatik hitz egin beharrean banengo Firefoxen alde egingo nuke seguruenik.Interneten ezagutu nuen Firefox, hainbat foro eta blogetan nabigatzaile onenetarikoa zela irakurri nuen, eraginkorra eta erabiltzeko erraza, horregatik erabaki nuen frogatzea eta egia esan Firefoxekin gustura nabil. Lehen Internet Explorer eta Safari nabigatzaileekin funtzionatzen nuen, orain Firefox erabiltzen dut bi ordenagailuetan. Eta zergati...


Blogarien ahotsa

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-03-06 21:36

Internet izeneko mundu zabal hau egunetik egunera doa aldatzen eta komunikatzeko eta iritziak partekatzeko hainbat bide desberdin ditugu esku artean. Bloga da indar betean datorkigun berrikuntza horietako bat. Hementxe dituzue sarean topa ditzakezuen bost bat blog. Sartu eta kuxkuxean hasi!AlukissEuskaraz idatzitako bloga. Bloari.net-en sortutako bloga da hau eta bertan sexua eta sexualitateari buruz hitz egiten digu blogariak. Argazkiak ere erabiltzen ditu beti ere gaiarekin lotutakoa. Benetan kuriosoa da blog hau, baina baita polita eta gustu honez egindako. Eskertzen da horrelako gauza...


gazette 1456133149776

Ni Irati naiz eta Hernanin bizi naiz. Eskoriatzan ari naiz ikasten ikus-entzuenzko lizentziatura. Blog honetan Web 2.0 ikasgaian egindako lanen berri izango duzue.