Zergatik Firefox?
Interneten ezagutu nuen Firefox, hainbat foro eta blogetan nabigatzaile onenetarikoa zela irakurri nuen, eraginkorra eta erabiltzeko erraza, horregatik erabaki nuen frogatzea eta egia esan Firefoxekin gustura nabil. Lehen Internet Explorer eta Safari nabigatzaileekin funtzionatzen nuen, orain Firefox erabiltzen dut bi ordenagailuetan. Eta zergatik galdetuko duzue; hementxe ba erantzuna.
Firefox euskaraz dabil! Bai, hainbat hizkuntzatan dago Firefox eta orain euskaraz era badaukagu, beste nabigatzaileek orain arte behintzat ez zeukaten baliabidea. Gainera euskarazko aplikazioak ere baditu, horietako bat eta ezagunena agian, Euskalbar. Euskaraz lan egiten dugunontzat berebiziko erreminta. Firefoxek, beste nabigatzaileak ez bezala, (adibidez Safari Machintosh-en soilik dabil), plataforma guztietan funtzionatzen du. Eta aipagarriena, eta gehien atsegin dudana, Firefoxek duen memoria da. Askotan argia joan edo ordenagailua berrabiarazi egiten da eta interneteko leihoa galdu egiten da. Firefoxek ordea, web orri horiek memorian gordetzen ditu eta berriro ere bertara bueltatu nahi duzun galdetzen du, lana asko errazten du horrek eta erabiltzailean pentsatua dagoela erakusten du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: