Sare sozialak
Internetek geroz eta baliabide gehiago ditu, gazteentzako zein helduentzako. Orain dela urte gutxi inoiz ere pentsatuko ez genituzkeen sorkuntzak dauzkagu orain Interneten eta guztiak edonoren eskuragai.
Gazte naizenez gero, nire ikuspuntua ezberdina da Internetekiko, baina jakina da gaur egun interneten diru gehien mugitzen dutenak sare sozialen enpresak direla. Sare hauek batik bat, gazteei zuzenduak daude baina ez du zertan horrela izan behar, edozeinek erabil baititzake. Hasiera batean txata izan zen booma Interneten eta orain berriz sare sozialak. Interneten nabigatzen duen edonork ezagutu ditu Myspace eta Facebook, orain arte arrakasta gehien izan duten sare soziala izan direlako mundu osoan zehar.
Nik ere parte hartzen dut Interneteko sare sozial batzuetan. Myspacen eta Facebooken badauzkat kontuak, baita Espainian hain famatu egin den Tuentian ere. Azken hau, Tuenti, argazkiak igotzeko eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen da, baina Espainian bakarrik zabaltzen da. Gainera kontua sortzeko gonbidapen bat behar izaten da. Myspacek eta Facebookek, ordea, ez. Noiznahi ireki daiteke kontu berri bat eta mundu osoko jendearekin jarri zaitezke kontaktuak. Musika taldeen perfilak sortzeko ere balio du Myspacek.
Nire ustez, jende berria ezagutzeko eta betiko lagunekin kontaktuan jarraitzeko modu atseginak dira sare sozialak. Hala ere, kontuz ibili beharra dago informazio pertsonala eta bestelakoak zabaltzerako garaian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: