Kategoria: facebook
Blogera itzuli eta urte betean gauzak asko aldatu direla konturatu naiz. Aspaldi blogean ibili ez banaiz ere, Facebookari nahikoa egur eman diot baina beste sare sozialekin nahikoa galduna nebilen egia esan... Hala ere, lagun bat edo beste Twitter erabiltzaile sutsua zela konturatzeko balio izan dit, nik ere sortu nuen kontua aspaldi nahiz eta estrinatu gabe nuen... Egia esan, ez nion erabilpenik ikusten eta gaur konturatu naiz zergatik; ideia putarik ere ez nuelako zer demontre zen txori txiki urdin horren atzean zegoen aplikazioa. Aspaldiko partez beste blog mordoxka batean saltxeatzen...
Jakina da bizi garen mundu honetan komunikazioa oso garrantzitsua dela, batez ere gu bezalako talde handi bat, behar bezala, armonizatzeko eta dinamizatzeko. Horregatik, hain zuzen ere, blog hau sortu genuen. Orain berriz Facebook-en orri bat sortu dugu komunikazioa askoz eraginkorrago eta azkarragoa izan dadin.Bertan zuen iradokizunak eta iritziak plazaratzeko aukera dago eta horrela guztion artean mundu osoari zabalduko diogu gure mezua.Hauxe duzue facebook-en dugun orria. Momentuz sarrera gutxi du, bainan emeki-emeki elikatzen joanen gara.
Internet etxean ipini dugu esta mundu berri bat aurkitu dugu. Eta ondo esaten dut “aurkitu dugu”. Nire bikotea harrituta dago, nahiz eta lehen sarea gorrotatu. Beno, gorrotatu ez da hitza. Bakarrik esaten zuen lelokeria zela. Baina orain gure bizitza aldatu da. Adibidez, berarentzat igandeak desberdinak dira futbolagatik. Nik ez nekien baina Interneten bidez futbola dohainik ikus daiteke. Eta noski, Barcelonak jokatzen duenean, berarentzat mundua geldituta dago. Eta orain ez da beharrezkoa taberna batera joatea futbola ikusteko. Bakarrik ordenagailua piztu eta ondo pasatzera!! ...
Baliteke txoko honetara hurbitzen direnetatik batzuk behintzat ez ibiltzea bestelako lekuetan, hala nola Twitter eta Facebooken. Twitterreko ibilerak eta esandakoak irakur ditzakezue hortxe bertan, eskuinean beherago, laranja kolore martiztarrean. Kontua da Facebookek baduela nolabaiteko ekosistema bat berekin, taldeak, sarri ezkutuan bezala dagoena kanpokoentzat. Joxe Teknopatak sortu zuen talde xelebre bat Patxi Lopez-en piperrak aitzakia, eta dagoeneko 857 kide gara. Talde honetarako egin nituen jarraian entzun ditzakezuen tontakeriak, zuekin konpartitu nahi ditudanak. Taldeko orrian be...
Iaz, laugarren urtebetetzea: Bi zatitan ospatu genuen, 1 eta 2.Iaz aurrekoan, 3 urte bete zituen blog honek.Duela hiru urte, gogorik ez ospakizunetarako, parentesi betean geunden eta.Duela lau urte, lehen urtea!.Eta aurten... urteurrena ahaztu! Baina oporretan egotea gauza gaiztoa da: denbora lar, zeregin jakinik ez... Azkenean, aspaldian atzeratutako erabaki bi:-Twitter probatuko dut.eta-Facebook ere bai.P.S.: Twitter jarraitu izan dut, han eta hemengo blogarien txioak irakurri ditut, baina Facebook terra incognita da niretzat, ideiarik ere ez. Beraz, Here we go!
Internetek geroz eta baliabide gehiago ditu, gazteentzako zein helduentzako. Orain dela urte gutxi inoiz ere pentsatuko ez genituzkeen sorkuntzak dauzkagu orain Interneten eta guztiak edonoren eskuragai.Gazte naizenez gero, nire ikuspuntua ezberdina da Internetekiko, baina jakina da gaur egun interneten diru gehien mugitzen dutenak sare sozialen enpresak direla. Sare hauek batik bat, gazteei zuzenduak daude baina ez du zertan horrela izan behar, edozeinek erabil baititzake. Hasiera batean txata izan zen booma Interneten eta orain berriz sare sozialak. Interneten nabigatzen duen edonor...
Aurreko mendean Informazioaren Gizartean bizi ginela esaten genuen. Informazioaren gizarteak teknologiarekin eta elkarregainetik sortu zen. Bertan komunikazioa eta informazioa zen oinarri. Informazioa ez dela komunikazioa ondorioztatu zen. Historian zehar informazioaren arloan egin diren azterketa gehienak aurreko mendean egin izan dira. Komunikabideak izugarrizko indarra hartu zuten. Gizartea gidatzeko, moldatu eta manipulatzeko arma ziren. Publizitatea, marketinga eta harreman publikoak sortu ziren, honen garrantzia azpimarratuz. Denek komunikatzen saiatzen baziren ere, geh...
Sare sozialak gero eta gehiago ari dira zabaltzen munduan zehar. Tuenti, Facebook, Myspace, hi 5 eta Twitter dira gehien entzuten ditugun izenak. Nik facebooken dudan kontuari buruz hitz egingo dizuet.Sare honetan pasaden udaren ostean sortu nuen kontua, Estatu Batuetako lagunekin hitz egiteko eta argazkiak partekatzeko. Facebook beste sareak bezala tresna asko ditu: bideoak igotzeko aukera, jokuak…baina, horiek ez ditut erabiltzen. Sare honen bidez urtean zehar egindako bidaien argazkiak edo beste motatako ekitaldien argazkiak igotzen ditut lagunek bezala, izan ere, sare honetako lag...
Tuentiaren erabilera, 16 urte nituela hasi nuen. Egia esan, lagun baten aholkuen ondorioz sortu nuen nire kontua. Hasieran, ez nuen ia erabiltzen eta ezertarako balio ez zuen zerbait zela uste nuen. Asteak eta asteak egon ohi zen ireki gabe. Aldiz, gaur egun, egunero ematen diot begiradatxo bat, lagun berriren bat dudan ikusteko edo norbaitek nire tabloiean zerbait idatzi duen ikusteko. Nire ustez, programa honek duen alde onenetarikoa, argazkien atala da. Izan ere, zure lagun guztiak ikus ditzakete eta norbait bertan etiketatu nahi izanez gero, era oso errazean egin daiteke. Facebook-areki...
ARIKETA AURREKO BALORAZIOAEz naiz gehiegi ibiltzen sare sozialen mundu honetan. Egia da egun gaztea bazara gehiago edo gutxiago ibili beharra daukazula, nahigabe bada ere. Nik talde honetan sartuko nuke neure burua. Ez zaizkit gehiegi gustatzen fotolog, tuenti edo facebook delakoak. Lagunak egiteko balioko duela deritzot, edo urrun bizi diren lagunekin harremana mantentzeko ere bide egokiak lirateke. Baina egia esan, ez naiz berauetan ibiltzearen oso zalea. Badugu kuadrilako tuenti bat, baina oso noiz behinka sartzen naiz bertan.Hau kontuan hartuta marketing ekintza baten "biktima" izat...
Orain urte eta erdi inguru lagun batek gonbita egin zidan Facebooken izena emateko. Zer zen ongi ez nekien, baina batez ere bere erabilerari inolako zentzurik ez nion harrapatzen. Urtebete baino gehiagoan kasurik egin gabe ibili naiz. Orain, egun bat bai, eta hurrengoan ere bai, oharrak jasotzen ditut. Gehienak, inguruko jendea. Atzo, ordea, atzerriko pertsona batek idatzi zidan. Mezua virus bat edo spam moduko bat zela pentsatu nuen. Baina sartu, eta keba! Orain 8 urte haren berririk ez dudan pertsona baten berri izan dut. Suediako erakunde batekin egindako proiektuaren harira ezagutu nuen...
Gauza iraingarriak baino ez ditut irakurtzen: “Facebook pornografia sozial hutsa da”. Edo irrigarriak: “Festa bat antolatu zuen Facebook-eko bere 700 lagunentzat, eta bakarra agertu zen”. Alarmistak bestela: “Facebook-eko laguna etsai bihurtzen denean: zer egin kasu honetan”. Edo konspiratiboak: “Facebook-ek zure datuen pilaketa egiten du mega-korporazioei saldu ahal izateko”. Erabiltzaile sutsua naizen aldetik, ezin ados egon. Batek “pornografia” ikusten duen tokian, nik “komunikazioa” ikusten dut. Bestalde, nire Facebook lagun gehienak ez nituzke inoiz etxera gonbidatuko. Lagun bat ets...
Nolatan ez zitzaion inorri lehenago okurritu? Horixe da FaceBook-en saltseatu ondoren pentsatu nuena. Horren da ideia sinple eta potentea! Sare sozialak Beti egon dira modan sare sozialak. Apuntatzen zara webgune batean eta, ahal baduzu, zure lagunak apuntarazten dituzu. Arrakasta duen tresna bada, ikusiko duzu mundu osoko ehunka lagun daudela ja apuntatua. Gero, esaten duzu "Urlia nire laguna da" edo "Urlia nire ezaguna da", harreman-gradu diferenteak ere marka baitaitezke normalean. Eta zure harreman sare birtuala definitzen duzu horrela. Harremanen sare hori balia dezakezu kont...