Zertarako balio du Facebookak?

jonabril 1456149198743 Polietika | 2009-01-11 22:44

Orain urte eta erdi inguru lagun batek gonbita egin zidan Facebooken izena emateko. Zer zen ongi ez nekien, baina batez ere bere erabilerari inolako zentzurik ez nion harrapatzen. Urtebete baino gehiagoan kasurik egin gabe ibili naiz. Orain, egun bat bai, eta hurrengoan ere bai, oharrak jasotzen ditut. Gehienak, inguruko jendea.

Atzo, ordea, atzerriko pertsona batek idatzi zidan. Mezua virus bat edo spam moduko bat zela pentsatu nuen. Baina sartu, eta keba! Orain 8 urte haren berririk ez dudan pertsona baten berri izan dut. Suediako erakunde batekin egindako proiektuaren harira ezagutu nuen Jani. Geroztik, ez nuen bere berri. Eta egia erran, ilusioa egin dit bere berri izatea, berak ni topatu izana.

Eta orain, zentzuren bat topatu diot Facebooki, denok gure txokoa dugun tokia, baina inork ez dakiguna, aldi berean, zertarako den. Tira, aspaldiko lagunak bilatzeko balio baldin badu, ez da guti!



Utzi iruzkina: