Kategoria: suedia
Orain dela gutxi, Venezuelako presidenteak, Nicolás Madurok, Herritarren Goreneko Zoriontasunaren Aldeko Ministerioa jarri zuen abian. Oposizioak eta munduko askok barregarri hartu zuten berria, ministerioren bat beharrezkoa al da horretarako? Edo, ez al da hobe beste ministerioek ondo funtzionatzea eta horrela zoriontsu izateko baldintzak berez ezarriko dira? Butaneko erregeak, 1972an, Estatuko Zoriontasun Gordina indikatzailea sortu zuen. Bere herritarren zoriontasun maila igo nahi zuen budismoaren aginduak jarraituz: gorputza eta espiritualitatea zaindu behar dira neurri berea...
Orain urte eta erdi inguru lagun batek gonbita egin zidan Facebooken izena emateko. Zer zen ongi ez nekien, baina batez ere bere erabilerari inolako zentzurik ez nion harrapatzen. Urtebete baino gehiagoan kasurik egin gabe ibili naiz. Orain, egun bat bai, eta hurrengoan ere bai, oharrak jasotzen ditut. Gehienak, inguruko jendea. Atzo, ordea, atzerriko pertsona batek idatzi zidan. Mezua virus bat edo spam moduko bat zela pentsatu nuen. Baina sartu, eta keba! Orain 8 urte haren berririk ez dudan pertsona baten berri izan dut. Suediako erakunde batekin egindako proiektuaren harira ezagutu nuen...
Mendeberri blogaren aurkezpena.
GOTHIA CUP FUTBOL TXAPELKETA INTERNAZIONALA Dozenaka talde Gothenburgen elkartu dira konpetizio erraldoia ospatzeko 130 nazionalitate ezberdinetako 500 talde inguruk bat egin dute urtero ospatzen den Gothia Cup futbol txapelketa suediar erraldoiarekin. 20.000 kirolari bertaratu dira hiri eskandinabiar honetara euren koloreak defenditzera, eta horretaz gain, ziurrenik esperientzia zoragarria izango den bizipen bat dastatzera: mundu osoko jendearekin partiduak jokatu, turismoa, festak, kultura aniztasuna... Txapelketa hau zenbait he...
TENTSIOA KUBA ETA SUEDIAREN ARTEAN Suediar gobernuak Kubako enbaxadoreari, Juan Antonio Fernandez Palaciosi, dei egin dio azalpenak eskatuz, gobernu kubatarraren barkamenaz gain, enbaxadore kubatarraren gaitzespen ugari jaso ondoren Nazio Batuetan. Carl Bildtek, kanpo ministro suediarrak, dioenez, ordezkari kubatarrak “sarraski etnikoak” burutzea egotzi zion Suediari, baita etorkinak zapaltzea ere. Kubatar diplomatikoak Suediak iragan inperialista zeukala azpimarratu zuen, bere bizilagunekiko, eta esklabista izan zela kolonien garaian. Kubako adierazpenak Ginebrara helarazi ziren, ...
ZIRKULU POLARRA, ZIRKULU GORRIA RKU-ren akanpada biharko egiarantz Inork gutxi pentsatzen du latitude horietan, bertan daukaten bizi maila altua dela medio, komunistak daudela, baina ikusitakoak ikusi ondoren, uste ustel horri buelta ematerik badago. Uztailaren 1-8 artean burutu da Revolutionare Komunistiska Ungdom (RKU) gazte erakunde komunista suediarraren topagunea; zenbait arloetako arazoen inguruan gogoeta bultzatu eta egungo egoerari erantzuteko bildu dira 500 gazte Estokolmotik 400km-ra dagoen Sednie ...
Eszena hurrengokoa da: L. aita berriak paseoan atera behar du bere umetxoa, eta bere bi lagun minei deitu die, gizonezkoak hauek ere, paseoan laguntzeko. Hantxe daude laurak, L., bere umetxoa eta bi lagunak, parke batean, hontaz eta hartaz hitz egiten, noizbehinka umea mimatzen, eguzkiaz disfrutatzen. Eszena ederra da. Eta benetakoa. Ni neu izan naiz testigu. Kontua da L. ez dela Luis baizik eta Lars, eta eszena ez dela gure inguruan garatzen (susmatuko zenuten, ezta?) baizik eta horko iparraldeko Suedian. Polita litzateke ere gure inguruan ikustea. Erraz irudika dezaket (askotan ikusi d...