Hau ez da Suedia

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-06-15 10:40
20

Eszena hurrengokoa da: L. aita berriak paseoan atera behar du bere umetxoa, eta bere bi lagun minei deitu die, gizonezkoak hauek ere, paseoan laguntzeko. Hantxe daude laurak, L., bere umetxoa eta bi lagunak, parke batean, hontaz eta hartaz hitz egiten, noizbehinka umea mimatzen, eguzkiaz disfrutatzen.

Eszena ederra da. Eta benetakoa. Ni neu izan naiz testigu. Kontua da L. ez dela Luis baizik eta Lars, eta eszena ez dela gure inguruan garatzen (susmatuko zenuten, ezta?) baizik eta horko iparraldeko Suedian.

Polita litzateke ere gure inguruan ikustea. Erraz irudika dezaket (askotan ikusi dut) ama bat bere umetxoarekin paseoan, lagunen konpainian (lagun emakumezkoak, noski), noizbehinka umea mimatzen, eguzkiaz disfrutatzen. Luis bat bere ume eta lagunekin, ordea, ez dut uste inoiz ikusi dudanik.

Suedian gu baino aurreratuago daudela esateak topikoa dirudi, baina amatasun/aitatasun parekotasunari begira, egi borobila delakoan nago. Saiatu bestela, zure hiri edo herrian, lagunari hots egiten dion aita berria imajinatzen: “Aizak, goazemak umetxoa paseatzera, potitoa emango zioagu parkean, dibertigarria izango duk!”

Arrotza egiten zait niri, guztiz eskandinaviarra, ia eskuraezina gure inguruan. Hemen, amaren inguruan jarraitzen dugu hausnartzen. Nola egin dezake ama langileak lana eta umeen zaintza uztartzeko? Horra gakoa. Gako bakarra. Aitaren arazoa guztiz konponduta balego bezala, arazoa ere ez balitz moduan, aita batek lana eta umeen zaintza uztartzeko inongo beharrik ez balu bezala.

Hemen, edozein leku publikotan, amak jo beharko du umearen pixoihala aldatzera, gizonezkoen komunetan ez baitago lan horretarako prestaturiko txokorik.

Hemen, seinale guztiek esaten digute: hau ez da Suedia, hemen umeen zaintzak emakumeen gauza jarraitzen du izaten. Gizonak, nahi badu, lagun dezala, baina, mesedez, ez dadila lagunekin atera umea paseatzera. Ez da ondo geratzen eta.

(Stansted aireportuan idatzita, gau luze eta gogoangarri batez)

Luistxo

Luistxo 2007-06-15 12:08 #1

Luis ez dakit, baina Luistxo umeekin gaur Antiguako kaleetan ibiliko da Donostian. Etorri, ikusi eta sinistu nahi bazenu...

Gari

Gari 2007-06-15 12:35 #2

Bai Luistxo, baina gizonezko lagun asko inguruan?

Nik uste dot Katixak arrazoia daukala. Nere lagunekin kontaktu gehiena galdu dut umeak ditudanetik. Beraiek 8tan dute hitzordua eta ni ordu horretan etxean nago umeak bainatzen. Umea izan duen koadrilako batek jarraitzen du lagunekin, baina 20 hilebeteko alaba poteatzera eramaten du, askotan gaueko 9ak edo 9'30ak arte!

patxi lurra

patxi lurra 2007-06-15 14:57 #3

Bai, arrazoia deuko Katixak... orokorrean. Topiko guztiak legez, orokorrean betetzen dira. Izan be, Lars guztiak ez dira bardinak, eta Suedian be txakurrak oinutsik ibiiko dira (dinot neuk).

Hamen, orokorrean, koadroa da Katixak pintatzen dauan legez. Kasualitatez, lehengo egunean alkar topau genduan, eta kasualitatez Maiderregaz nihoan, Pellotxogaz batera. Bai, kasualitatez dinot gehienetan edo askotan Maider barik paseatzen nazelako (gaur egungo bikote barrien ajeak izango dira!). Orduan bi aukera dagoz, bakarrik joatea txikitxoagaz (gehienetan) edo beste pertsona bategaz. Azken kasu honetan ez da arraroa lagun bategaz neu topatzea, beste mutil bategaz alegia. Eta ez naz suediarra. Ezta daniarra be. Are gehiago, Ikearen Kontrako Koordinakundearen (Ikea K.K.) lehendakaria naz.

Beste gauza bat  da suediarrak geu baino guapoagoak eta mutil-katxarragoak izatea, hori ez dot ukatzen.

PD Laster "Aita Barri Euskaldunen Alkartea"n kide barria edukiko dogu, dakizuenez. Laster kaleak beteko dira aita barri euskaldunetaz, adi egon!!

katixa

katixa 2007-06-15 19:38 #4

Luistxo: ikusi gabe ere sinesten dut. Gizonak beren umeekin irteten dira, jakina (emakumezkoak baino gutxiago dena den, eta noski, orain dela 30 urte baino askoz gehiago), baina nik Gotenburgon ikusi nuena beste gauza bat izan zen, aurrerapauso bat-edo.
Gari: konbentzitu lagunak lehenago geratzeko, umeekin joan ahal izateko. Horrelako eszena politak behar ditugu!
Patxi Lurra: gure enkontrua eta gero testu hau zuri dedikatzekotan egon nintzen, baina azkenean, lotsaz edo, atzera egin. Arrazoia duzu esaten duzun guztian: orokorkerietan oinarrituta dago nire argumentazioa, baina uste dut ez zaiola egi parte falta (topiko gehientsuei bezala). Ziur nago zuk zure puntu eskandinaviarra ere baduzula, ikeafobiak ikeafobia.
Muxu bana aitatxoei!

e-gor

e-gor 2007-06-16 00:53 #5

Barkatu, Katixa, baina ez nago batere ados zurekin. Ziurrenik oraindik ere emakumeak gehiago izango dira umeak pasiatzen, pixoihalak aldatzen eta potitoak ematen, baina hortik esatera hemen ez duzula inoiz ikusi... Ez dakit zein burbuila edo mikrokosmosetan bizi izan zaren, benetan. Makinatxo bat alditan egin ditut nik horiek guztiak, eta beste aita batzuekin lagunduta ere sarritan. Aste honetan bertan egon ginen lau aita parkean bakoitza bere bi haurrekin, ama bat ere gabe. Eta aspalditik gauzak aldatzen saiatzen ari garenok horrelako topikotzar exageratuak entzun beharrak mindu egiten gaitu.

G.J.

G.J. 2007-06-16 18:54 #6

Katixa!
Orain dela 30 urte ikusi ere ikusten ziren, gure biotopoan, halako jokaerak (aitak/haurrak/lagunak=eguzkitan/tabernetan/etabarretan), eta larogei hamarkadatik aurrera zer esanik ez! (lamobida zelakoa) Adibidez, zu ume_parkezalea zinen garaian!
Berdin zitzaizun norekin zebilen zure aita/ama eguzkitan/tabernetan/etabarretan, baina gaur egun... badakizu! errena bazabiltza,  hortaz betetzen dela kaleak somatzen da. Beste ohartxo bat: Patxi Lurraren azken parrafoarekin bat nago (sentzurik zabal osoan¿?)
Nola aldatzen diren gauzak!....Txikita nintzenean ama edo aitarekin  eta beraien lagunekin irteerak eskasak ziren, benetan!!!! ume_parkeak ere bai!!! Baina tira, nire oroimena  suediar errubijak mediterraneora iritsi baino lehen atzeratzen da.
Osasuna!

maitane

maitane 2007-06-18 09:56 #7

Borondate oneko bezain itsu behar du Katixaren arrazoia ez ikusteko.

Hau da: gure artean badira aita progre, jator eta zintzoak, beren seme-alabez maila guztietan arduratzen direnak. Eta eskerrak.

Baina aitak umea zaintzea ez dago oraindik gizonezkoen sozializazio bideetan integraturik: hori da Katixak inoiz ikusi ez duena (eta nik ere ez): gizonezko bat bere umetxoa zaintzen, parkean-edo, eta aldi berean koadrilako lagunak ondoan dituela, kontu-kontari. Errealitatean, koadrilakoek aitari esango liokete: "Hi, garaiz bukatzen baduk Arranon egongo gaituk", edo antzeko zerbait. Eta gero, lagunen ideologiaren arabera, bi hauetako bat pentsatuko: "Ederra da gero umearen hazkuntzan horrela inplikatzea" edo "Gizajo hau potroetatik ederki helduta zeukak andreak. Ez ziok uzten arnasa hartzen ere".

Hori ere aldatuko dela? Ea egia den.

katixa

katixa 2007-06-18 19:25 #8

E-gor: barkaidazu. Ez zen nire asmoa, inolaz ere, inor mintzea, are gutxiago benetan inplikatuta eta parekotasunaren alde egiten duten aitak.
Arazo orokor bati buruz ari nintzen, ez kasuan kasuko egoerez, eta orokorrean berdintasunetik oso urrun gaudela iruditzen zait. Hori da artikuluaren funtsa, eta berriro sinatuko nuke.
Burbuila batean bizi naizela? Ez dut uste. Zoritxarrez, bi begi baino ez ditut, eta mundua bi begi horietatik ikustera kondenatuta nago. Hala ere, saiatzen naiz besteek, beren begiekin, zer ikus dezaketen asmatzen, ikertzen, interesatzen.
(Portzierto, nik ez dut esan ez dudala inoiz gizonik ikusi potitoak ematen edo pixoihalak aldatzen).
Berriro diot, barkatu.

Patxi

Patxi 2007-06-19 17:10 #9

Ari da aldatzen gizartea arlo honetan, egia esan asko aldatu da. Neri duela 10 urte amona askok zoriontzen ninduten nere zaharrenari pixoihala aldatzeagatik. Orain inor gutxik zorionduko ninduke. Asko ugaldu da aita arduratsuaren espeziea.

Hala ere, gauza batzuetan ez da ia apenas aldaketarik eman.
Adibidez, nekez ikusiko dezu aitarik umeentzako erropak erosten. Medikuarengana ere, ama jungo da ia beti, biek batera ezin dutenean. Aita bestea/ak zaintzen geratuko da etxean.

(Zergaitik izan ote zan gaua gogoangarria?)

e-gor

e-gor 2007-06-24 23:14 #10

Katixa, barkatu zuk ere, agian haserretuegi idatzi nuen erantzuna idatzi nuenean, baina hala sentitu nintzen zinez.

Bestalde, ez naiz saiatu zure ahotan zuk esan ez dituzunak jartzen, gertatzen dena da gaizki esplikatu naizela, orain irakurtzean konturatzen naiz, barkatu. "...baina hortik esatera hemen ez duzula inoiz ikusi..." nionean, "Luis bat bere ume eta lagunekin"-i buruz ari nintzen. Guztiz sinesgaitza egiten zait horrelakorik ikusi ez izana, ze egun bat bai eta hurrengoa ere bai umeekin parkean egoten garen aita asko ikusten ditut inguruan (salbuespen izateko modukoak baino gehiago), eta lagunekin ere maiz egoten gara, bene-benetan diotsut.

Lutz Long

Lutz Long 2007-06-25 13:55 #11

Nik ere, agian, orokortasun handiegiaz idatziko dut, baina uste dut emakumeek, berdintasuna iristeko borroka nekez horretan, lortu beharreko beste garaipen bat dela hainbat topiko (gizonezkooi buruzkoak, jakina) alboratzea; eta, topikoak ustez betetzen badira ere, nondik gatozen eta nora goazen begiratzea (gauza bera egin behar dugu, noski, gizonezkook emakumeei buruzko topikoekin).

Emakumeak gehiago inplikatzen direla umeen zaintzan? bale. Baina azken belaunaldiko gurasoen artean, baldin eta lan dedikazio (hau da, lanak sortutako lotura) berbera badute, desberdintasunak ez dira hain zabalak. Ni, eta nire inguruan ezagutzen ditudan gizonezkoak, berdin-berdin joaten gara parkera, pediatrarengana, ikastolako bileretara, etab. Eta nik badut nire lagun aitekin, eta beste aita batzuekin elkartzeko ohitura, umeak ‘aireatzen’ ari garenean. Ohitura hori ez da hain arraroa, nik bizi eta ikusten dudan errealitatean. Amaren lan dedikazioarengatik umea aitaren kargu askoz gehiago dauden kasu batzuk ere baditut inguruan.

jaio

jaio 2007-06-27 22:50 #12

Ea, zuen etxean umea(k) gauean amesgaiztoren batekin esnatzen denean, gaixorik edo ondoezik dagoenean... zein izaten da bere lehen hitza? Nik, gehienek "ama" esaten dutela jokatuko nuke. Beti aita bilatzen duten kasu bakanen batzuk egongo dira, ez dut ezetzik esango. Kontua, nire ustez, ez da umeekin egoten zareten edo ez, noski egoten zaretela, akabo bestela... Zenbat denbora eskaintzen diogu bakoitzak, lanari, umeei, etxeari (garbiketa, erosketak...), norberari...? Eta hor, emakumeak galtzen atera garen sentsazioa daukagu askok, nik uste dut horixe dela dena. Seme-alabak izatean, badirudi emakumeok, geure zaletasunak ahaztu egiten ditugula, ama bihurtzen gara eta kitto(horrek ez gaitu hobeak egiten). Gizona aldiz, uste dut berekoiagoa dela, eta hobeto eusten diola bera benetan denari.  Bai, gizon asko ikusten da kalean umeekin, amak etxea txukuntzen duen bitartean, lanean den bitartean, erosketak egiten dituen bitartean...  Emaztea "libre" dagoenean gizon horietatik zenbatek jarraitzen du umeak paseatzen?  Akaso zuek horietakoak izango zarete, eta benetan pozten naiz zuengatik, baina batez ere zuen emazteengatik.

Nik uste, salbuespenak egon arren, arrazoia zenuela, Katixa

Lutz Long

Lutz Long 2007-06-28 12:24 #13

Jaiok dioenaren harira, berriro ere orokortasunez hitz egingo dut, eta espero dut esango dudanak ez duela inor minduko. Baina "galtzen atera garen sentsazioa daukagu askok" eta "emakumeok geure zaletasunak ahaztu egiten ditugula, ama bihurtzen gara eta kitto" modukoak LEHEN pertsonan bizi eta sinesten dituen emakumeak eman diezaiela bere kezken berri bere bikotekideari eta ez gizonezkooi "orokorrean". Ze, norberaz ez eta "besteez" ari bagara, topiko injustoan erortzeko arriskua dago.

Amesgaiztoan "ama" esaten badu, hainbat kasu daude jokoan: batetik, eta bereziki, goian aipatutako esaldiak bere egiten dituen emakumeen kasua; bestetik, saiatuta ere amaren goxotasuna lortzen ez duten gizonena. Baina, era berean, ez dira ahaztu behar beste gauza batzuk: adibidez, amak bularra ematearen "abantaila" du umearekin lotura afektibo intimo eta instintiboa estuagoa ezartzeko. Are gehiago, orain bularra ematea dozenaka hilabeteetan luzatzea modan jartzen ari den garai bitxi honetan: izan ere, beste blog batean esan nuen bezala, hainbat korronte "naturaletan" sekulako garrantzia ematen zaio bularra emanez umeak amarekin lotura afektiboak estutzeari; baina, antza, ez zaio horrenbesteko garrantzirik ematen amak bularra 4-5 hilabete eman ondoren, aitak biberoia emanez lotura berberak estutzeko aukerak emateari. Lehen emakumeei esan diedan bezala, gizonezkoei ere esaten diet: biberoia emateko une horiei behar bezalako garrantzia ematen ez dienak eta horren alde egiten ez duenak, gero ez ditzala lamentuzko topikoak bota.

l.p.g.

l.p.g. 2007-06-28 12:28 #14

Lutz, the personal is political!
Hau ez da etxe baten barruan, bikotearen barruan gertatzen eta konpontzen den arazo bat.
Ez hori bakarrik, behintzat.

2007-06-28 13:40 #15

Ba nik uste dut  bikote baten jokabide arauak bikoteak ezartzen dituela, eta kide bat gustora ez badago arau horiekin, agian arazo sozial baten parte izango da, baina funtsean, pertsona horrek arazo pertsonal bat duela uste dut.

Berriro diotsut lan dedikazio bera duten guraso berrien artean dezente parekatuta ikusten ditudala zeregin horiek, denetariko kasuak ezagutzen baditut ere ez dudala horrelako desoreka handirik ikusten bikoteetan (ingurune arrarokoa izango naiz, beharbada) eta gogaituta entzun behar izaten direla "eske gizonak zarete xxx" moduko akusazioak arazo hori bizi ez duten emakumeen ahotik (eta are "eske nire gizona da xxx" esan beharko luketenen ahotik.)

Lutz Long

Lutz Long 2007-06-28 13:42 #16

Aurreko mezua nirea da. Barkatu, ihes egin dit.

Leire Ibarbia

Leire Ibarbia 2010-02-10 09:43 #17

Egia da oso arraroa dela Euskal Herrian gizon bat bere umeataz arduratzea eguneko 24 orduetan, nahiz eta, gauden egoeragatik gizon asko egon langabezian. Baino askotan, ez da gizonezkoen errua baizik eta emakumeona, beti ume zaintzen daudenean denbora guztian pentsatzen gaude, ea umea ondo egongo den, jan duen etb..

Gainera arazoaren ardatza zera da, umeak txikiak direnean mutiko asko panpinaren kotxea nahi dute bere amari ikusten diolako eta gainera guraso askok mutikoei ez dira erosten ez bait zaie ondo iruditzen mutikoa kotxea ematen. Orduan, txiki-txikietatik gaizki hezitzen ditugu gure umeak.

Nola nahiko dugu ume hauek gurasoak izatean mutikoak aitaren papera amarena bezala egitea? Ezinezkoa da.

Berta Lopez

Berta Lopez 2010-02-12 02:39 #18

Agian nik ez det errealitatea begi berdinekin ikusiko. Alegia, ez nago batere adoz Katixak komentatzen duenarekin. Agian, baliteke, gehienbat amak izango dira kaleetikan ikusten direneak umeekin ikastolara eramaten, beraiekin parkeetan, baliteke...nire begiek gero eta gehio ikusten ditu gero eta egoera kontrakoa. Gainera horretan nengoen pentsatzen orain dela gutxi. Taberna batetan egiten dut lana. Arratsaldeko 5 tetan hori dirudi haurtzendegi bat. Eta hain normala ikusten dut bai aitak bai amak bere haurrekin egotea pentsatzen dudala bide zuzenean gabiltzala. Kontrakoa esatea errealitatearen kanpoan jartzea izango zen.
Hori bai, amak, amak dira eta umeek behar duten gauza batzuk aitak ezin dituena eman,  zoritxarrez ( titia eman, adibidez)
Bakarrik adoz nago Katixak komentatu duen azkeneko esaldiarekin. Badira oraindik, berriz zoritxarrez, ama asko ez dutela ondo eramaten gizonek umeetaz arduratzea besteek ze pentsatzen duten beldurrez. Hau bakarrik nire iritzia da. ( Suedian segurazki azkeneko honetan guk baino askoz haurreratuak egongo dira)

kattalin

kattalin 2011-02-18 09:41 #19

Nik uste dut gaur egun egoera aldatzen ari dela, baina poliki-poloki. Haur talde bat ikusten buduzu, arduradun gehienak amak dira, era aita despistaturen bat. Hori bai, niretzat okerrena, aitak horrek amek baino merito handiago omen duela dirudi. Hau nahiko erakusgarria da. Aldatzeko asko dago oraindik

iker

iker 2014-02-24 19:09 #20

Poztasunez Gizartea aldatzen doa,ta nire kasuan ,ikusi izan ditut Aita talde batzuk,beraien Umeekin taberna kanpoan,ardo batzuk hartzen.Talde horretatik,3k zituzten umeak,baina kuadrilan zeuden ta aitatxoen lagunak ere jolasten zuten umeekin.Bat nator,umea aitarekin dagoenean,ama erosketak egiten,bazkaria prestatzen edo etxea garbitzen egongo dela;ta alderantzizko kasua izango bazen,hau da,umea amarekin dagoela,aitak ziurrenik edo korrikan egongo zen,edo tenisean jolasten lagunekin,...Asko dago egiteko,baina egia da gauzak aldatzen doazala,eta gaur egun Aita asko daudela seme alabakeni egoteko gogoekin.

Utzi iruzkina: