kuba-suedia
TENTSIOA KUBA ETA SUEDIAREN
ARTEAN
Suediar gobernuak Kubako enbaxadoreari, Juan
Antonio Fernandez Palaciosi, dei egin dio azalpenak eskatuz, gobernu
kubatarraren barkamenaz gain, enbaxadore kubatarraren gaitzespen ugari jaso
ondoren Nazio Batuetan. Carl Bildtek, kanpo ministro suediarrak, dioenez,
ordezkari kubatarrak “sarraski etnikoak” burutzea egotzi zion Suediari, baita
etorkinak zapaltzea ere. Kubatar diplomatikoak Suediak iragan inperialista
zeukala azpimarratu zuen, bere bizilagunekiko, eta esklabista izan zela
kolonien garaian. Kubako adierazpenak Ginebrara helarazi ziren, Suediak Kubako
gobernuak giza eskubideak errespetatzen ez dituela esan ostean.
“Kubak Suediarekiko erebilitako lengoaia onartezina da”, adierazi zuen Carl Bildtek. “Nazio Batuen betebeharra da herritarren giza eskubideak errespetatuak direla ziurtatzea. Eskubide hauek oso mugatuak dira Kuban. Gure egin beharra zen hori salatzea, eta horrek ez du arrazoitzen nazio oso baten aurka jaurti diren eraso eroak”, esan zuen politikariak.
Istilu honen harira, suediar kanzileriak gutun diplomatikoak hartzaile ez zen beste norbaitek ireki zituela salatu du, eta ministroak hori gaur egun adostutako arau etikoen bortxaketa larri bat dela gehitu du.
Sozialdemokraten kanpo erlazio arduradunak, Urban
Ahlinek, dioenez, onetsi egiten du ministroaren jarrera eta erantzuna. “Zuzena
eta egokia da Carl Bildtek Suediaren aurka jaurtitako bidegabekerien eta
astakerien aurka altxatzea, baina baita ere oso garrantzitsua da Suedia gaizki
ez posizionatzea, etorkizunean Kubako oposizioarekin izan ditzazkegun
harremanak ez zauritzeko”, erantsi zuen.
Eskandinabiako lurralde honetan iraganean Alderdi
Komunista zenak ere (gaur egun Ezkerreko Alderdia) ez zuen harreman onik
kubatar iraultzarekin. Beraien lehendakariak zera esan zuen behin: “Tony Blair
eta Fidel Castroren artean nahiago dut lehena, hau demokrata baita.”
Hala eta guztiz ere badaude Kubako mugimendu
sozialistarekin elkartasuna lantzen duten mugimenduak, hala nola Suedia-Kuba
elkartea edota Komunista Iraultzaile Batuak mugimendua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: