Hainbat egun igaro dira azken post-a idatzi nuenetik. Informazioa etengabeko jario bat da eta azken aste hau bereziki bizia izan da. Ilegalizazioak, ohiko prentsaurrekoak, betiko gaitzespenak, erakunde armatuaren erantzuna, kaleko manifestaldiak, istiluak, kea, malkoak eta bitartean, hauteskunde kanpaina abian da!    Abian beraz, zinismoa, gezurrak eta inoiz betetzen ez diren promesak. Abian demokrazia eta askatasuna; ahal bezain beste lapurtzeko demokrazia eta ziria sartzeko askatasuna. Gora gure errealitatea!  Hauteskundeak nork irabaziko dituen? Norentzat d...


Gaur klaustroa burutu behar zen Leioako kanpusean. Ikasleek protestak burutu dituzte eta ertzainak eta segurtasun indarrak gogor oldartu dira beraien aurka, 4 gazte atxilotuz. Hemen dokumentu grafiko batzuk (gehiago lortzen dudan heinean joango naiz eguneratzen):Handiago ikusteko klikatu argazkietan.Argazki gehiago. Gaztesarea.Argazki gehiago. El correo.IA (Ikasle Abertzaleak) eta PATen (Presoen Aldeko Taldea) prentsaurrekoakBerriaGaraEl PaisEl CorreoDeia


kuba-suedia

bikingoak 1456131622350 Bikingoak | 2008-05-05 18:31

TENTSIOA KUBA ETA SUEDIAREN ARTEAN   Suediar gobernuak Kubako enbaxadoreari, Juan Antonio Fernandez Palaciosi, dei egin dio azalpenak eskatuz, gobernu kubatarraren barkamenaz gain, enbaxadore kubatarraren gaitzespen ugari jaso ondoren Nazio Batuetan. Carl Bildtek, kanpo ministro suediarrak, dioenez, ordezkari kubatarrak “sarraski etnikoak” burutzea egotzi zion Suediari, baita etorkinak zapaltzea ere. Kubatar diplomatikoak Suediak iragan inperialista zeukala azpimarratu zuen, bere bizilagunekiko, eta esklabista izan zela kolonien garaian. Kubako adierazpenak Ginebrara helarazi ziren, ...


Azken iruzkinak