Bukatu da blog hau. Hainbat ariketa egin behar izan ditugu. Guztiak egin ditut oso oker ez banago behintzat. Ez dut uste Katixaz aparte inork irakurriko dituen, baina tira, baten batek irakurri baditu zuen gustokoak izango zirelakoan nago (baita zureak ere Katixa, batez ere nota jartzerako orduan). Bukatzeko, bideo interesgarri eta dibertigarri bat uzten dizuet bertan. Honekin erakusten da diru gutxi eta sormen handiarekin iragarki ederrak burutzea ere badagoela. Honakoa ez da iragrki ofiziala, baina burutu duenari ez zaio sormenik falta, eta dagoeneko jende pila batek ikusi du. Besterik ga...
Publizitateak banaka azterturik ez dago esaterik sexistak direnik aztertu ditugun kasuetan behintzat. Hala eta guztiz ere, gehienek erabiltzen dute gizonezkoaren ahotsa over ahotsa jartzerako orduan. Bizi dugun sistema patriarkalaren seinalea dela esan liteke hau, emakumeen ahotsa oso gutxitan agertzen baita. Hala ere, ikus liteke iragarleak sexismoaren zantzuei aurre egiten saiatzen direla hainbat kasutan. Klasean 15 iragarki aztertu ginuzen (denak aleatorioki aukeratuak), eta denetarik aurkitu dugala esan behar dugu, baina Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizp...
1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?Iragarki batek salaketa bat jasotzen duen momentutik, "fama" txarra hartzen duela esan genezake. Hau da, iragarki bati nolabaiteko funtsa duen salaketa jarri edo zentzurik gabeko bat jarri, jendearen belarrietara salaketa hitza entzuten denean, nolabaiteko atitude negatiboa pizteko aukera dago iragarki hori plazaratu duen enpresa edo marka horrekiko. Beraz, salaketa atzera botatzen bada ere, salaketa izate hutsak jendearengan nolabaiteko deskonfiantz sor lezake.Hala eta guztiz ere, esan ...
Hamar iragarki hauek ikusita, zaila da iragarkien joera nagusiak zein diren esatea. Baina hala eta guztiz ere, nahiko nabamen ikus litezke joera nagusi batzuk. Iragarkiak arrazionalak edo emozionalak direla esaterako orduan, gehientsuenek beti ere mistoak direla esan genezake. Izan ere, iragarki gehienek baterako edo besterako joera handiagoa daukaten arren, beti erbiltzen dituzte bi sistemak, nolabaiteko osotasun bat bilatzeko edo. Nahiz eta arrazional hutsak eta emozional hutsak diren iragarkaik ere badiren, baina ezingo nuke esan zein moeta erabiltze den gehiago (ez behintzat hamar...
Korrikaren inguruan jendeak duen ezagutza maila, eta iritzia jakiteko erabili dudan inkesta honakoa izan da. Hasi baino lehen, inkestatua zein adin tartetan dagoen jakin nahi izan dut, adinaren arabera, publizitatearen eragina ezberdina baita. Orokorrean, aurreko saioan esan bezala, jendeak Korrika beraren inguruan zenbat dakien jakin nahi izan dut (bere sorrera, helburuak...). Bestalde aurtengo edizioaren kanpinak nolako indarra izan duen jakitea izan da beste helburua (kanta ezagutzen al duten, zenbatgarren edizioa izan den, non hasi eta non amaitu den...) Bukatzeko, Korrrikaren inguruan...
Kanpaina baten inguruko post-test bat egin behar dugunez, Korrikarena egitea erabaki dut. Tuteran hasi zen martxoaren 26an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 4an. Euskararen kontzientziazioari bultzada bat emateko ekimena dela esan liteke. AEKk antolatzen du, eta aipaturiko helburuaz aparte, dirua biltzea ere badute xede. 1980tik egiten da ekimena, eta gure gizartean oso barneratua dago, hala ere kanpainarekin izan duten arrakasta aztertzea interesgarria litzateke, jendeak Korrikaren inguruan zenbat dakien eta ze iritzi duen jakiteko. Korrikaren inguruan zenbat dakiten jakin nahi nuk...
Eraginkortasunaren jaialdiak, publizitate kanpaina batek izan duen kalitatea neurtzen duela esan genezake. Hau da, beronen eraginkortasuna neurtzen da. Bertan inbertitu denarekin izan dituzten salmenten igoerak hartzen dira kontuan, nolabait esatearren. Kreatibitate jaialdiak, agentziek antolatzen dituztela aipatu da klaseko blogean. Nolabaiteko autopromozioa izan ohi da honakoa. Zenbaterainoko kreatibitatea daukaten erakutsi nahirik, jaialdiak antolatzen dituzte, beraien buruei sariak emanez. Baina eraginkortasun kanpainak ez dituzte agentziek antolatzen. Iragarleak dira jaialdi hauek ant...
ARIKETA AURREKO BALORAZIOAEz naiz gehiegi ibiltzen sare sozialen mundu honetan. Egia da egun gaztea bazara gehiago edo gutxiago ibili beharra daukazula, nahigabe bada ere. Nik talde honetan sartuko nuke neure burua. Ez zaizkit gehiegi gustatzen fotolog, tuenti edo facebook delakoak. Lagunak egiteko balioko duela deritzot, edo urrun bizi diren lagunekin harremana mantentzeko ere bide egokiak lirateke. Baina egia esan, ez naiz berauetan ibiltzearen oso zalea. Badugu kuadrilako tuenti bat, baina oso noiz behinka sartzen naiz bertan.Hau kontuan hartuta marketing ekintza baten "biktima" izat...
Ariketatxo bat orain. Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu… a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)b) Ze markarekin egin duzun topo? c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du? d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara? Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta? e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz...