Kategoria: mugak
kel_tamasheq "Hobe da behin bada ere ekitea, mila aldiz entzutea baino.Jende guztia zutik dago, lanean, bizirauten. Zaratak, eta amorrua ez dira entzuten ordea. Ez du merezi. Gu, tuaregak, atzerritarrek arkatzez marraztutako muga lerroen ondotik, gure kultura, historia, eta bizimodua ezabatu dituzten lurraldeetan bizi gara. Gu tuaregak, bizirauteko baino ez gara bizi, jadanik ezagutzen ez ditugun lurralde barregarri horietan. Beraz, armak edo ez, orain gertatzen ari denak izenik ez duen etsipenean murgiltzen gaitu, hondar aleak, akazia arantz...
1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?Iragarki batek salaketa bat jasotzen duen momentutik, "fama" txarra hartzen duela esan genezake. Hau da, iragarki bati nolabaiteko funtsa duen salaketa jarri edo zentzurik gabeko bat jarri, jendearen belarrietara salaketa hitza entzuten denean, nolabaiteko atitude negatiboa pizteko aukera dago iragarki hori plazaratu duen enpresa edo marka horrekiko. Beraz, salaketa atzera botatzen bada ere, salaketa izate hutsak jendearengan nolabaiteko deskonfiantz sor lezake.Hala eta guztiz ere, esan ...
Blokeatuta nago. Mila ideia buruan eta hitzekin ezin azaldu. Ordenadorearen aurrean jesarri naiz arratsalde produktiboa edukitzeko asmoz, eta blokeatuta nagoela konturatu naiz. Aspalditik gainera. Hainbeste gauza esan nahi ditut... eta ez dut era egokirik aurkitzen. Bueno, egokia bai, baina ez oso poetikoa. Buruan dudan guztia askatzea badaukat, jario guzti horren formagatik kezkatu gabe. Baina formari erreparatzen ez badiot, edukiak ez du jada ezertarako balioko. Zerbait azaldu ezin baduzu, hobe ixilik geratzea. Egia da hitzek sentimenduak apaintzeko gaitasuna dutela, baita detailetxorik t...
Busturiko Udalak, San Kristobaleko Presape inguruan Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko plana onartu du. Zain Dezagun Urdaibai talde ekologistak plan horren aurkako alegazioak aurkeztu ditu udaletxean, beraien ustez, urez betetzeko arrisku handia duen gunea delako. Inguru horretatik Mape ibaia pasatzen da eta talde ekologistako partaide Erroxeli Ojinagak azaldu digunez, «ez dute eraikin horiek paisaian izan dezaketen eragina aztertu». Mape ibaia Urdaibaiko erreserban kokatuta dago, erabat. Zain Dezagun Urdaibairen ustez, «Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamenduak, eta baita Udalak e...