Pubizitatearen mugak
1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?
Iragarki batek salaketa bat jasotzen duen momentutik, "fama" txarra hartzen duela esan genezake. Hau da, iragarki bati nolabaiteko funtsa duen salaketa jarri edo zentzurik gabeko bat jarri, jendearen belarrietara salaketa hitza entzuten denean, nolabaiteko atitude negatiboa pizteko aukera dago iragarki hori plazaratu duen enpresa edo marka horrekiko. Beraz, salaketa atzera botatzen bada ere, salaketa izate hutsak jendearengan nolabaiteko deskonfiantz sor lezake.
Hala eta guztiz ere, esan ohi da hobe dela zerbaiten inguruan gaizki hitz egitea, ez hitzegitea baino. Ez dakit zenbaterainoko sinesgarritasuna duen baieztapen honek, baina kasu batzuetan baliteke hala izatea. Aukeran jarrita, iragarkiren bat burutuko banu, nahigo izango nuke salaketarik jasan gabe pasako balitz.
2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?
Pentsatzen hasita, ez du zentzu handiegirik publizitateari hainbesteko kontrola aplikatzeak, telebistako programa edo telesailei aplikatzen ez bazaie. Izan ere, hainbat teleserie eta programatako biolentzia eta matxismoak mugaz gaindikoak dira (askogatn gainer). Beraz, ez du zentzurik publizitatea hainbeste mugatzeak gero aipaturiko telebistako serie horiek ikusi behar baditu jendeak. Gainera iragarkiak, teleserie edo programa hauek baino gutxiago ikusten direla pentsa genezake, orduan, hauek dira gehiago kontrolatu beharko liratekeenak.
Honen zergatia azaltzea ez da batere erraza (ez baitu zentzu handiegirik). Publizitateak pertsonak pertsuaditu nahi dituela ez da gauza berria. Nolabaiteko zentzu negatiboa du honek, beraz, publizitatea kate motzean lotzea komeni dela pentsatuko dute askok. Hau da, publizitatea engainuarekin lotzen da kasu askotan, beraz, gehiago kontrolatu behar dela sinistua dauka jende ugarik. Horregatik, legea oso zorrotza dela arlo honekin pentsa genezake. Nahiz eta beste hainbat programa serie eta pelikulek kalte handiagoak eragin gizartean.
3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?
Tabakoa eta alkohola gaizki ikusitako produktuak dira maila batean. Drogak dira eta umeak hauengandik babestu beharra omen dago. Umeek gehien kontsumitzen duten hedabidea telebista da (hau ere ez al da droga bat? baina hori beste debate bat litzateke), beraz, droga hauengandik babesteko, hauen iragakiak debekatzea da biderik errazena.
Bestalde, ez dituzte ilegalizatzen produktuok. Izan ere, berauei ezarririko zergetatik gobernuak jasotzen dituen diru sarrerak ikaragarriak dira, beraz...
4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?
Iragarki bat, burutu aurretik kontrolatzen bada, behin plazaraturikoan arazorik ez da izango seguruenik (nahiz eta ez dagoen jakiterik). Horrek sormena mugatzen du, baina horrela arazoak ekiditen dira. Izan ere, lehen esandako fama txar hori sortzeko arriskua dago. Bestalde, iragartzeko eskubidea kentzen badizute, aferrikakoak izango dira ordura arte eginiko gastu guztiak. Konpontzen saiatzeak gastu handiagoa suposatzen du, eta hori ere ez da batere erakargarria. Beraz, guzti honekin ahazteko, ez da txarto etortzen auto-erregulazio delakoa (nahiz eta honek ere gastuak areagotzen dituen).
5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?
Ez zait inoiz gustatu neure burua mutur batean kokatzea. Ez dut uste mutur baten alde egonik gauzak ongi funtzionatuko luketenik. Normalean, gauza gehienekin bi muturren arteko akordio batekin konpontzen dira. Inor ez da zeharo gustura egongo, baina zerbait lortuko da. Hau da, bi muturren arteko kontsentsu bat litzateke gauza gehienentzako soluzioa.
Honekin esan nahi dudana zera da, publizitatea kontrolatzeko orduan, ez dela posible mutur batean edo bestean egotea. Zenbait kasutan zentsuraren alde agertu ohi naiz, iragarki matxista, homofobo eta xeofoboetan, besteak beste. Baina hala eta guztiz ere, ez nago guztia zentsuratzearen alde. Hau da, mugak jarri beharra dago, baina ezinezkoa da, "dudakorra" iruditzen zaigun edozer zentsuratzen astea, bestela, artikuluak dioen bezala, publizisten sormena desaprobetxatzen da.
Azken gaderari erantzunez, ez dut uste hiritar sinple baten ikuspuntuarekin (herritar arrunt kontsideratzen dut nerue burua baina tira), beste era batera pentsatuko nukeenik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: