Publizitatea 10

argi 1456131013480 Argi | 2010-09-20 21:52

AMARAUNari agur esan diote publizistek Euskadi Irratiko programazio berriarekin batera. Gorka Goikoetxea eta Luis Petrikorenak publizitatearen munduko bitxikeriak aipatu dizkigute bere azkeneko programan. Horretaz gain, Joxerra Gartzia EHUko irakaslea eta publizitatean adituaren laguntza izan dute.   Entzun hemen!


Publizitatea 9

argi 1456131013480 Argi | 2010-09-06 21:59

AMARAUNean famatuek egindako iragarkiak izan dituzte mintzagai oraingoan Alex Silva, Gorka Goikoetxeak eta Luis Petrikorenak. Gainera, gonbidatu berezi-berezia izan dute. Edurne Pasaban! Entzun!  


Publizitatea 8

argi 1456131013480 Argi | 2010-09-01 14:41

Irrati eta telebistakoaz gain,publizitate gehiago ere badago. Era desberdinak daude publizitatea egiteko. Horietaz mintzatu dira Euskadi Irratiko AMARAUNean. Klik!  


Publizitatea 7

argi 1456131013480 Argi | 2010-08-26 20:58

Amarauna saioan publizitatean erabiltzen diren musikaz mintzatu dira. Entzun hemen!


Publizitatea 6

argi 1456131013480 Argi | 2010-08-17 12:01

Astebururo bezala, Gorka Goikoetxeak eta Luis Petrikorenak publizitatearen inguruko gaiak ekarri dizkigute AMARAUNera. Igande honetan, markaren garrantziari buruz solasean aritu dira.   Entzun hemen!


Publizitatea 5

argi 1456131013480 Argi | 2010-08-12 19:19

Amaraunean gabonetako iragarkietaz mintzatu dira... Gorka Goikoetxea, Alex Silva eta Luis Petrikorena. Entzun hemen!


Publizitatea 3

argi 1456131013480 Argi | 2010-07-26 21:22

Euskara eta euskarazko iragrkiaz mintzatu dira AMARAUNean. Euskara iragarkietan eta euskarazko iragarkiak.   Klikatu hemen entzuteko!


Publizitatea 2

argi 1456131013480 Argi | 2010-07-25 09:24

Aste honetan ere publizitateaz mintzatu dira AMARAUNean.   Sexua publizitatean. Klikatu hemen entzuteko.


Publizitatea 1

argi 1456131013480 Argi | 2010-07-12 16:20

Astero publizitateaz mintzatuko gara AMARAUNean. Hemen lehenengo saioa. Animatu zozketan parte hartzera! Klikatu entzuteko!


Donostian urtero egiten den El Sol publizitatearen jaialdiak aurten 25 urte ebte ditu. Gainera ez da egon platinozko saririk epimahaiaren ustez inork ez zuelako maila ematen. Hemen bi publizistek egindako hausnarketa Euskadi Irratiko Amarauna saioan: click  


Diglosiak bizi gaitu sarri, eta batzuetan ez gara ohartzen erabilera batzuen trakeskeriaz. Soziatiboak zabarkeria horren hamaikatxo adibide ematen dizkigu, gaztelaniazko eta euskarazko erabilera guztiak ez baitatoz bat.El niño con la camisa roja se cayó al suelo.Alkondara gorriko haurra erori zen lurrera.Entró con el cigarro encendido al colegio.Zigarroa piztuta sartu zen eskolara.Lehengo astean, besteak beste, gai hori izan genuen hizpide, Gipuzkoako Aldundiko itzultzaileentzat eman nuen hitzaldi batean. Arratsaldean, adibide ezin argigarriago hau begiz jo nuen BBKren sukurtsalean, herrian...


Publizitateak banaka azterturik ez dago esaterik sexistak direnik aztertu ditugun kasuetan behintzat. Hala eta guztiz ere, gehienek erabiltzen dute gizonezkoaren ahotsa over ahotsa jartzerako orduan. Bizi dugun sistema patriarkalaren seinalea dela esan liteke hau, emakumeen ahotsa oso gutxitan agertzen baita. Hala ere, ikus liteke iragarleak sexismoaren zantzuei aurre egiten saiatzen direla hainbat kasutan. Klasean 15 iragarki aztertu ginuzen (denak aleatorioki aukeratuak), eta denetarik aurkitu dugala esan behar dugu, baina Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizp...


1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?Iragarki batek salaketa bat jasotzen duen momentutik, "fama" txarra hartzen duela esan genezake.  Hau da, iragarki bati nolabaiteko funtsa duen salaketa jarri edo zentzurik gabeko bat jarri, jendearen belarrietara salaketa hitza entzuten denean, nolabaiteko atitude negatiboa pizteko aukera dago iragarki hori plazaratu duen enpresa edo marka horrekiko. Beraz, salaketa atzera botatzen bada ere, salaketa izate hutsak jendearengan nolabaiteko deskonfiantz sor lezake.Hala eta guztiz ere, esan ...


Ariketatxo bat orain. Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu… a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)b) Ze markarekin egin duzun topo? c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du? d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara? Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta? e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz...


Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz: iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena. Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura? Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan? Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako ...


Publizitatea blogak.com-en

3
superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-06-28 03:27

Zerbitzuaren baldintza eta konpromezuetan argi agertzen zen, iragarkiak sartzeko eskubidea ematen zeniola blogak.com-eko arduradunei. Duela egun batzuk jarri zituzten adsense iragarkiak blogak.com-eko blog guztietan. 4 astetako proba bat dela dio luistxok, eta hala izatea espero dut. Internet erabile askok iragarkiak gorroto ditugu, iragarki intrusiboak eta eskatu gabekoak gehien bat. Beste blog plataformek doako zerbitzua eskaintzen dute eta iragarkirik gabe. Blogak.com ere halaxe izatea espero dut, bestela laster hanka egingo dudalakoan nago.


  Gaur blogera sartzean gauza berri bat aurkitu dut The Indezents honen alboko zutabean;  publizitatea. Nik dakidala ez diot inori baimenik eman nire blogean iragarkirik jartzeko baina hala ere hor daude. Nahiko lan hartu du lagun batek blogaren itxura hobetzeko orain iragarki txungo batzuk hortik zehar izateko.   Ideia norena izan den galdetzen hasi naiz nire buruari eta blogak.com-eko beste blog batzuetan sartu naiz. Denetan gauza bera ikusi dut, blogaren erabilgarritasuna oztopatzen duen publizitatea. Gauzak horrela, erabakia blogak.com berarena izan dela pentsatzen hasi ...


Banner dinamikoak

1
azpi 1456131281766 azpi | 2007-11-26 10:28

Kanpaina bat egin berri dugu Sustaturekin. Gure banner bat jarri genuen, hainbat egunetan, beste webgune ezagun batean. Publizitatea egin genuela, alegia. Aukera baliatuz, esperimentu txiki bat egitea pentsatu genuen: bi banner egingo genituen, eta biak erdi-bana erakutsi zegokigun tokian.Bi banner hauexek:A.B. Bi bannerrotan, nork funtzionatuko zuen hobeto? Horixe neurtu nahi genuen, bistan da. Kondizioak berdinak ziren bientzat: toki berdina, webgune berdina, momentu berdina -ausaz erakusten zen bat edo bestea- eta bistaratze kopuru oso antzekoa... Ba, emaitza, nabarmena izan da: # ...


Komunika 2007

josu 1456149891816 Josu | 2007-11-25 16:38

Plans are nothing, planning is everythingDatorren ostegunean, hilak 29, komunikazioa planifikatzeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte EHUn. Lagun batzuek egindako bideoa jartzen dut hemen.


Sin entrar a valorar los carteles que anuncian los partidos de la S.D.Eibar, quisiera mostrar mi decepción por la forma de hacerlos público. Entiendo que el periódico escogido sea El Diario Vasco, ya que es el periódico más leído en Eibar. Se puede discutir sobre si se debe publicar también en otros medios o no. Pero me parece inaceptable que existan medios como la web oficial del Club que no se hagan eco de dicho cartel, cuando existe una gran espectación por parte de la masa social azulgrana. Me consta de una persona que pidió el cartel para publicarlo en internet y no recibió respuesta. ...


BaKe SpAmAk

No profile photo ...zein da zein... | 2007-01-21 16:40

Batzutan gure posta elektronikora mezu publizitario ezberdinak iristen zaizkigu, baina nondik ateratzen dituzte gure helbideak?Behin baten gure datuak ez dakit zer web orrian eman genituen ez dakit zer lortzeko eta orain gure datuak beste motako publizitatea egiten duten enpresa batzuetara bidali da.Hori da zuen urtebetetzean enpresa batzuk zu zoriontzearen arrazoia, ez beste bat. Horiek dira Bake Spamak hain zuzen, jendea engainatzeko asmatutako beste trikimailu bat, enpresek ez dute denbora galtzen...


Batzuetan bitxikeriak topatzen ditugu kaleetan. Nork ez du ikusi "erre hauzi da - se puede fumar" edo "saldan dau - hay caldo" bezalako esaldi ederrik tabernaren baten. Askotan eskertu ere egiten da, bere txikian hizkuntzarekiko hurbiltasun nahia eta abegikortasuna agertzen dituelako euskara guztiz arrotz zaion herrikideak. Beste batzuetan aldiz begiei ezin eutsirik gelditzen gara, ernegatzera heldu gabe baina koloreak aurpegira datozkigula.                    Gorritze hori gainer...


Publizitatea eta gizartea eskutik joan dira betidanik. Gizartean indarrean egon diren joerak eta modak publizitatean islatu izan dira. Harreman estu honen ondorio da, publizitatearen etengabeko aldaketa. Nahikoa da, urte batzuk atzera egitea eta garaiko iragarki bat aztertzea gaur egungo batekin ezer gutxi komunean izango duela ondorioztatzeko. Aldaketak nabarmenak izan dira. Publizitate informazionaletik transformazionalera egin genuen salto duela ez hain beste. Argudiotik sentimendura, arrazoitik kreatibitatera. Publizitatea zerbait ikusgarria bilakatu zen. Gehienok gaur egungo egoerari b...


EITB-ren spot berria

2
asierb 1456131111765 GAZTE-LEKU | 2006-04-17 16:08

EITBk aurten ere spot berria aurkeztu digu. Katea iragartzea helburu duen spot-a alegia. Mota honetako publizitate kanpaina egiten duten 3. urtea da. Spot hauek entzute handikoak izan ohi dira. Zihur ihazkoaz oraindik oroitzen zaretela. Bai, hala da, Andaluziar salerosoarena. "EITB gatza eta piperra" ikurritza zeukan horrek. Orain arte, nahiko arrakastatzuak izan dira. Batik bat, umorean oinarritzen direlako eta ikusleok eskertzen dugu. Hala ere, polemika ugari sortu ohi dute. Ihaz adibidez, eztabaidak kanpontik zein barrutik etorri ziren.Alde batetik, Espainiatik kexuak etorri ziren. Anda...


Azken hilabeteotan publizitatearen historiaren inguruan dexente irakurtzea eta ikertzea tokatu zait. Cheret eta Toulouse-Lautrec maisuen kartelak, 50. hamarkadako irrati kuinak (yo soy aquel negrito…), lehenengo telebista spot inozo samarrak eta horrelakoak. Oro har ariketa interesgarri bezain aberasgarria izan da, garai eta toki zehatz baten isla, erakusleihoa baita publizitatea. Errealitatearen isla? Ez, hobe litzateke esatea gizarte horren estereotipo, mito eta ilusio kolektiboen isla dela. Asko ikas daiteke beraz garai bateko egoeraz garai hartako publizitatea pistatzat hartuta. B...


Azken iruzkinak