Laguntzaile elkartea gara

4

Batzuetan bitxikeriak topatzen ditugu kaleetan. Nork ez du ikusi "erre hauzi da - se puede fumar" edo "saldan dau - hay caldo" bezalako esaldi ederrik tabernaren baten. Askotan eskertu ere egiten da, bere txikian hizkuntzarekiko hurbiltasun nahia eta abegikortasuna agertzen dituelako euskara guztiz arrotz zaion herrikideak. Beste batzuetan aldiz begiei ezin eutsirik gelditzen gara, ernegatzera heldu gabe baina koloreak aurpegira datozkigula.

                  

Gorritze hori gainera arinago gertatzen da hankasartzea dena bigarren urtez jarraian ikusten duzunean, eta are bizkorrago argitaratu duenari ohartarazi diozunean bere esaldiaren okerraz eta ezin ulertuaz. Hona gure Deustuko merkatari elkartearen jarrera, kaleak tomate argituz bete bai, baina "laguntzaile establezimendua" bezalako astakeria ederrak urtetik urtera zuzentzeko gai ez dena. Hurrengo urtean hirugarrenez baietz!

aitor

aitor 2007-01-16 10:23 #1

nik ere propaganda hori ikusi dut eta zeharo harritu ninduen, harritu diot larritu ez esatearren, nola liteke 21. mendean egonda horrelako testua duen propoaganda ateratzea? baina ze begirune klase diote euskaldunari hori ateratzeko?? eta larriena iruitzen zaidana, ez al da deustu osoan euskaldun bat ere hurbildu haiengana alda dezaten eskatzeko? hain ohituta gaude horrelakoak ikusten dagoeneko ez dugula gauza bitxia konsideratzen? eta bigarren horrek kezkatzen nau gehiago, zuek deustuko euskara elkarte bezala gehiago egin beharko zenukete, euskaldunon bilgune eta bozeroale izateaz gain, baina guk geuk, deustuko euskaldun norbanakook ere gehiago egin beharko genuke, eta ez dugu egiten.

josulin

josulin 2007-01-22 13:51 #2

"astakeria" hitzak -a organikoa dauka.

jipoi batzordekidea

jipoi batzordekidea 2007-01-22 22:34 #3

Esker mile josulin. Eskerrak pista jarraitzen diguzun.

Josulin

Josulin 2007-02-01 18:03 #4

<p>&nbsp; Horixe jarraitzen dizuedala pista. Eta pistaz-pista zergatik ez zatozte Araiara Ipar-eskia egitera, elur faltagatik ez da izango, nire etxe azpian Baquiera-Beret bat montatzeko beste dago. </p>

<p>&nbsp;&nbsp; Bide batez, ba al zenekiten Araian Sagardotegia ere badagoela? eta oso ona gainera, sagardoa denboraldikoa da eta Gipuzkoatik ekartzen dute. Nik badaezpada botatzen dut.</p>


Utzi iruzkina: