Banner dinamikoak

azpi 1456131281766 azpi | 2007-11-26 10:28
1

Kanpaina bat egin berri dugu Sustaturekin. Gure banner bat jarri genuen, hainbat egunetan, beste webgune ezagun batean. Publizitatea egin genuela, alegia.

Aukera baliatuz, esperimentu txiki bat egitea pentsatu genuen: bi banner egingo genituen, eta biak erdi-bana erakutsi zegokigun tokian.

Bi banner hauexek:

A.


B.



Bi bannerrotan, nork funtzionatuko zuen hobeto? Horixe neurtu nahi genuen, bistan da. Kondizioak berdinak ziren bientzat: toki berdina, webgune berdina, momentu berdina -ausaz erakusten zen bat edo bestea- eta bistaratze kopuru oso antzekoa...

Ba, emaitza, nabarmena izan da:

# Erakutsitako kopurua
Klik kopurua Ratioa
A 25.336 1.174 %4,6
B 25.541
278 %1,1

Alegia, egurra eman diola Ak Bri. Fijatu ondo emaitzetan: 4 aldiz gehiago egin da klik A bannerrean.

Hurrena, bezeroren bat 7 sekuentziatako banner inposible batekin enpeinatuta etortzen zaigunean, esango diogu -berriro- hobeto pentsatzeko.

Eta, ez pentsa, asko dira holakoak. Begiratu, bestela, une honetan bertan euskarazko sarean dauden banerrei.

Josu

Josu 2007-11-26 14:42 #1

Mezu bat persuasibo izateko pasa behar duen lehenengo langa da pertzepzio selektiboa. Mogimendudun irudiak badakigu publizitatea direla, eta hortaz oharkabean paso egiten dugu. Zuen esperimentoak hori frogatzen du.<br />


Utzi iruzkina: