haserako ariketa

xabioto 1456153737143 xabier ototarraren ariketak | 2009-02-27 13:58

Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz:

iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.

Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura?

Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan?

Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako kanpaina publizitarioak. Atrebituko zinateke bata edo bestea eraginkorra izan dela esatera? Zein? Eta zergatik?

Publizitatearen eraginkortasunari aplikatu beharko bagenio, bigarren definizioa aukeratuko nuke nik. Izan ere, publizitatea inbertsio bat da azken finean, eta berau burutzeko gastatu den diru guztia berreskuratu, eta gainera diru kopuru handiagoa lortzea da helburua azken finean.

Beraz, bigarren galdera ere erantzunda geratuko litzatekeela iruditzen zait. Hau da, publizitate bat “eraginkorra” dela esango dugu, gastu guztiak ordaintzeaz gain, irabaziak sortu dituenean. Zenbat eta irabazi gehiago sortu, askoz hobea dela esan beharrik ez dagoela iruditzen zait. Hori baita egun pairatzen dugun kapitalismoaren muina.

Kanpaina eraginkorra aukeratzea ez da oso erraza, ez daukadalako benetako daturik eskura. Baina bat aukeratzearren, volkswagen-en hainabt kanpaina aukeratuko nituzke. Hau da, bi haur jolasean agertzen zireneko iragarkia oso aipagarria da, kanbio automatikoak zituela adierazteko oso baliagarria izan baitzen. Jende guztiari gustatu zitzaion eta salmentak igo egingo zirela iruditzen zait. Egia esan, umeek imiatzen zutelako kendu egin zuten merkatutik, baina hori beste kontu bat da. Auto marka berberaren beste kanpaina eraginkor bat, kanta famatu harena izango zen. Bertan, historian zehar, volskwagenek ateratako hainbat auto erakusten ziren, urtea agertzen zelarik, kanta interesgarri batekin. Ia jende guztiari gustatu zitzaion. Hau ere nahiko eraginkorra  izango zela deritzot.


Utzi iruzkina: