Eraginkortasunaren jaialdiak, publizitate kanpaina batek izan duen kalitatea neurtzen duela esan genezake. Hau da, beronen eraginkortasuna neurtzen da. Bertan inbertitu denarekin izan dituzten salmenten igoerak hartzen dira kontuan, nolabait esatearren. Kreatibitate jaialdiak, agentziek antolatzen dituztela aipatu da klaseko blogean. Nolabaiteko autopromozioa izan ohi da honakoa. Zenbaterainoko kreatibitatea daukaten erakutsi nahirik, jaialdiak antolatzen dituzte, beraien buruei sariak emanez. Baina eraginkortasun kanpainak ez dituzte agentziek antolatzen. Iragarleak dira jaialdi hauek ant...


Ariketatxo bat orain. Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu… a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)b) Ze markarekin egin duzun topo? c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du? d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara? Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta? e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz...


Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz: iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena. Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura? Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan? Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako ...


Azken iruzkinak