Eraginkortasun eta kreatibitatea

xabioto 1456153737143 xabier ototarraren ariketak | 2009-03-27 13:04

Eraginkortasunaren jaialdiak, publizitate kanpaina batek izan duen kalitatea neurtzen duela esan genezake. Hau da, beronen eraginkortasuna neurtzen da. Bertan inbertitu denarekin izan dituzten salmenten igoerak hartzen dira kontuan, nolabait esatearren.

Kreatibitate jaialdiak, agentziek antolatzen dituztela aipatu da klaseko blogean. Nolabaiteko autopromozioa izan ohi da honakoa. Zenbaterainoko kreatibitatea daukaten erakutsi nahirik, jaialdiak antolatzen dituzte, beraien buruei sariak emanez. Baina eraginkortasun kanpainak ez dituzte agentziek antolatzen. Iragarleak dira jaialdi hauek antolatzen dituztenak. Zergatik?

Ezin daiteke ukatu ez denik prestigiotsua eraginkortasunaren sari bat lortzea agentzientzat. Baina esan behar da iragarlearentzat ere oso garrantzitsua dela honakoa. Hau da, azken finean iragarlea da publizitate kanpainaren arduraduna. Bera da hasiera ematen diona, eta berau da dirua jartzen duena. Azken finean, beronek jarritako eta irabazitako diruaren arabera izango da kanpaina eraginkorragoa edo ez eraginkorragoa. Pentsa liteke sormen lana agentziarekin lotzen dugula beti ere, eta  baita diruaren inbertsio eta irabazien banaketa iragarle do enpresekin. Horregatik, bakoitzak bere jardueraren inguruko jaialdiak antolatzen dituztela pentsa genezake. Labur esanda, eraginkortasun jaialdiak iragarleek antolatzearen arrazoi nagusia hori dela esango genuke.

Bi zerrenda hauek ikusita, inbertsioak ez duela zertan eraginkortasunarekin harremana izan behar ikus liteke. Hau da, eraginkortasun handiena daukaten iragarle asko eta asko, ez dira inbertsio handiena egin dutenen artean agertzen. Caja Madrid da eraginkortasunean txapelduna, baina ez zaigu agertzen inbertsiorik handienetakoa egin dutenen zerrendan. Telefonika da publizitatean dirurik gehien inbertitu duen iragarlea, baina eraginkortasun handiena izan dutenen zerrendan ez da bere izenik. Beraz, diru asko inbertitzeak, ez du beti eraginkorra izatearen ondorioa izaten. Renault, ING Direct, ONCE eta Coca Cola, inbertsio handiena egin dutenen zerrendan agertzen dira, eta baita eraginkortasun handiena izan dutenetan ere. Beraz, kasu hauetan, asko izan arren, ongi inbertitu dutela dirua dirudi, eraginkortasunari dagokiozen behintzat. Beraz, inbertsio handiak eraginkortasuna izaten lagundu dezakeen arren, ez du zertan horrela izan (bestalde, gero eta diru gehiago inbertitu ahala, irabaziek handiagoak izan beharko dute gastuari aurre egiteko).


Utzi iruzkina: