Publizitate sexistari begira

xabioto 1456153737143 xabier ototarraren ariketak | 2009-05-29 13:02

Publizitateak banaka azterturik ez dago esaterik sexistak direnik aztertu ditugun kasuetan behintzat. Hala eta guztiz ere, gehienek erabiltzen dute gizonezkoaren ahotsa over ahotsa jartzerako orduan. Bizi dugun sistema patriarkalaren seinalea dela esan liteke hau, emakumeen ahotsa oso gutxitan agertzen baita. Hala ere, ikus liteke iragarleak sexismoaren zantzuei aurre egiten saiatzen direla hainbat kasutan.
Klasean 15 iragarki aztertu ginuzen (denak aleatorioki aukeratuak),
eta denetarik aurkitu dugala esan behar dugu, baina Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin alderatuta, gehienak neuroak iruditu zaizkigu. Baina euskaltelen irgarki batek (Simyo) nahiko buruauste sortu zizkigun.Bertan, mutil zatar bat agertzen zen hitz egiten, atzean jende mordoa (neska eta mutilak) dantzan zebilen bitartean. Bukaeran, euskaltelen eskaintza berezia erakustean, bi neska gatze (azafatak) agertzen dira bere inguruan. Sexista puntu bat zeukala zioten batzuk. Baliteke hala izatea, baina pentsatzen jarrita, ironikoki jarriak zirela imajina liteke. Hau da, iragarkiko egoera topikoz beteta dago, eta nahiko ironikoa da. Mutil zatar bat da protagonista, eta jende mordoa dantza egiten ari da bere inguruan. Beraz, bi neska gazte agertzearena topikoen gehigarri bat dela esango nuke nik, ironikoki jarritako neskak liratekeela esan liteke beraz. Baina jakina, hori teori bat baino ez da, jendeak bere interpretazioak egin ditzala.

Antzeko kasu bat Coca Colaren iragarki batekin gertatu zitzaigun. Iragarki osoa neutraltzat jo daiteke kasik amaiera irtitsi arte (gainera sormen handikoa dela ikus daiteke, nahiz eta kanta txar xamarra daukan). Bukaera aldera, neska bat edo besteren ipurdia grabatzeaz gain, hile horidun neska txitxitrinko bat Coca Cola eraten agrertzen da. Kasu honetan sexistatzat joko nuke iragarki hau. Istorioak ez du neska gazte batzuen ipurdiak agertu beharrik ulertua izateko, eta bukaerako hile horiduna edaria edaten agertzeak kasualitatea izan liteke, baina ez dut uste horregatik izango zenik. Badaezpada ere jartzea erabaki dutela deritzot publiko maskulinoa txoratzeko.
Orangineren iragarkiak ere nahiko polemika piztu zuen gure gelan. Iena bat neskaz jantzita, neska hile horidun bati barre egiten ageretzen zen txorakeria ezberdinengatik. Nesken estereotipoez baliatzen dira hau burutzeko. “Elkarri barre egitea gustatzen zaie”. Ez dakit hau sexista kontsidera daitekeenik (seguruenik bai), baina estereotipo horien erabilera ez dut uste oso egokia denik.
Polemikarik nabarmenenak hiru adibide hauek sortu zuten, sexismoari dagokionez. Bestalde, iragarki gehienetan ez genuen zantzu sexista nabarmenik ikusi. Kasu askotan ez zen sexuen arteko harremanik agertzen, eta agertzen zen kasuetan bi sexuen arteko berdintasuna ikus zitekeen. Nahiz eta kiasuren batean gizonei bakarrik zuzenduriko iragarkiren bat ere ikusi genuen (Canal + liga promozionatzen adibidez). Baina orokorrean, nahiko neutroak dira gehienak. Kasu askotan gainera, erabilera egokia erabiltzen dutela esan genezake.


Utzi iruzkina: