Tipo xelebrea zuan geure osaba, aski ezaguna herrian. Eskuzabala, beti laguntzeko prest familia zein lagunekin egotea maite zuen beste edozeren gainetik. Pertsona arrunt bat baino ez zen azken finean. Kalekoia hor nonbait bizitzaz gozatzen bazekiena. Bere osasun arazoak ez ziren atzo goizeko kontua. Urteak zeramatzan tira-birekin. Hala ere, hura ez zen aitzaki berarentzat. Urtebetetze, gabon zein ospakizun desberdinetan hantxe baitzegoen beti. Oraindino gogoan daukat elkarrekin bizitako azken bazkaria. Hilabete pare bat behintzat igaro dira harrezkero. Ospitaletik...
Zorion edo zoritxarrez Gabonak gainean ditugu jada. Heldu dira, gure artean diraute. Ez duzue bularrean presio bat sentitzen? Ez duzue zerbait faltan sumatzen? Monoa da. Ez, da tabakoarena,ezta beste edozein droga motarena ere. Erosteko grina baizik. Izan ere, kontsumismo basatiaren garaia iritzi da. Dirua xahutzeko une aproposa. Dendak gainezka, zentzurik gabeko erosketak. Loteriaren kanpainak dioen gisa “Es lo que toca” Milaka bonbilla kaleak aipatzen. Berez, Gabonetako izpiritua bultzatu nahiaz. Benetako mezua honakoa denean: “ Motel ze abil, Gabonak dira eta oraindino...
Publizitatea eta gizartea eskutik joan dira betidanik. Gizartean indarrean egon diren joerak eta modak publizitatean islatu izan dira. Harreman estu honen ondorio da, publizitatearen etengabeko aldaketa. Nahikoa da, urte batzuk atzera egitea eta garaiko iragarki bat aztertzea gaur egungo batekin ezer gutxi komunean izango duela ondorioztatzeko. Aldaketak nabarmenak izan dira. Publizitate informazionaletik transformazionalera egin genuen salto duela ez hain beste. Argudiotik sentimendura, arrazoitik kreatibitatera. Publizitatea zerbait ikusgarria bilakatu zen. Gehienok gaur egungo egoerari b...
Bizitzak buelta asko ematen dituela jakina da. Izan ere, bizitza latza izan ohi da. Gitxien espero dugunean, horra hor zorigaitzeko agertakariren bat, zeinek geure ilusio xede zein ametsak zapuzten dituen. Errealitatearen kontra behin eta berriro talka eginez biza gara gizakiok. Baina eskerrak salbuespenak ere badirela. Ezusteko sorpresa atseginak jasotzen ditugu noizean behin. Hauek gogobetetzen gaituzte. Bat-Batean; maite duzun, benetan estimatzen duzun pertsona baten keinua jasotzea aski izaten da ilusioa berreskuratzeko. Bizitza hontan ez dago berezia sentzia bezalakorik. H...
Gaur berriro ere, ETBk bere lehentasunen berri eman digu. Iazko mamuak esnatu dira. Saskibaloiak eta bereziki Baskonia zer nolako garrantzia daukan ETBrentzat agerian geratu da beste behin. Gaur saskibaloi zaleok egoera hau pairatu behar izan dugu. Gaueko hamarrak Euroligako partidua, txapelketa gorena. 4 minutu amaierarako partidua pil-pilean dago. Hala ere, ezer gutxi inporta du honek futbolaren aurrean hare gutxiago Atheticki buruz berbetan gaudenean. Partiduaren amaiera ikustea ukatu digute azken minutua soilik eta eskerrak eman behar gainera. Herri hontan baditugu ukiezinak diren batzu...
Globalizazioa, gizarte presioa eta antzeko termino ugari gero eta entzunagoak dira gure artean. Hedabideek, iritzi artikulueen bitartez gaia jorratzen dute maiz. Arazo honetaz jabe garelakoan bizi gara askok, honi aurre egiteko gai garelakoan alegia. Gezur galanta. Izan ere, era apal edo nabarmenean gizarteak guztiok menperatzen gaitu. Guregan sortutako presioa jarraia da eta honi une oro euztea lan gogorra benetan. Goiz edo berandu amore ematen bukatzen dugu. Har ditzagun adibidetzak teknologia berriak eta era zehatzago batean mugikorrak. Aitzinako pekatuak baztertu ditu...
Egunak aurrera doaz jada lehenengo txanda amaitzear dago. Litekeena da hemen ezagututako jende gehiena berriro ez ikustea ez dugu ez bidiorik ezta argazki gehiegirik. Hori dela eta, lerro hauek idaztera animatu naiz hauek oroigarri gisa gordetzeko asmotan. Hasierako egunak gogorrak izan ziren. Hainbeste itxaron ostean han nintzen zuhatzan begirale kamiseta jantzita zer egin ez nekiela. Non eta estatu osoko udaleku haundienean izan behar, 450 neska mutil txanda bakoitzeko. Goiza aurrera egin heinean haurrak heltzen joan ziren. Beraien artean alaitzu berriketan, udalekuen lehe...
Blogen munduan berria nauzue. Egunez egun, gauza berriak deskubritzen ditut. Hona hemen neure azken ikertkuntzen berri. Zihurrenik gehienok jada izango duzue blogek eskaintzen dituzten aukera hauen berrri. Niri behintzat nahiko xelebrea iruditu zait. Izan ere, Tunning-aren mundua blogosferara iritzi da. Web orrialde ezberdinek gure bloga pertsonalisatzeko aukera anitzak eskaintzen dizkigute. Adibidez oso erraza da, erloju bat gehitzea gure alboko zutabeari. Edota nik ipini dudan eguraldiaren aurrekispunearen antzeko bat gehi dezakegu nahi izan ezkero. Interesgarria da, ere ze...
Sistema kapitalistaren oinarria, merkatuaren beharretara moldatzea da. Merkatuak ezartzen ditu legeak eskaria eta eskaintzaren bitartez. Gainera, etengabe moldatzen doa, garai bakoitzean sortzen diren premiak asetuz. Gaur egun, garapenaren gizartean bizi omen gara, eta gure hezkuntza maila inoiz izan dugun altuena da. Hori dela eta, gizartearen eskaera berrien artean kultura dugu. Produktu kulturalak etengabe aldarrikatzen ditu. Kultura modan dagoela esan genezake. Eskaera berri honi erantzuteko, eskaintza gero eta anitzago da. Hau da, hain zuzen ere, merkatuaren erantzun sistma...
EITBk aurten ere spot berria aurkeztu digu. Katea iragartzea helburu duen spot-a alegia. Mota honetako publizitate kanpaina egiten duten 3. urtea da. Spot hauek entzute handikoak izan ohi dira. Zihur ihazkoaz oraindik oroitzen zaretela. Bai, hala da, Andaluziar salerosoarena. "EITB gatza eta piperra" ikurritza zeukan horrek. Orain arte, nahiko arrakastatzuak izan dira. Batik bat, umorean oinarritzen direlako eta ikusleok eskertzen dugu. Hala ere, polemika ugari sortu ohi dute. Ihaz adibidez, eztabaidak kanpontik zein barrutik etorri ziren.Alde batetik, Espainiatik kexuak etorri ziren. Anda...
EHUn Publizitate eta Harreman Publikoetako ikaslea nauzue. Gipuzkoarra banaiz ere, gaur egun Gasteizen bizin naiz. Mota anitzeko gogoetak biltzea du helburutzat blog honek. Hala ere, aitortzen dizuet gehiengoak komunikazio alorrekoak izatea litekeena dela.