GAZTE-LEKU

Gure iritzi eta ezagutzak parekatzeko leku ezin hobea. Gazteok zer esan badugulako.

Hona hemen Joxe Aranzabal EHU-ko irakasleak blog-en inguruan idatzitako artikulua. Informazio paregabea eskaintzen du bertan. Blogei buruz jakin beharrekoak modu sinple batean azalduz. Irakurri ezazue merezi du eta. Artikulu originala http://gizakom.blogspot.com/2006/03/web-20-blogak.html web-ean aurki dezakezue. Bloga, webloga edo bitakora —hiru modu horietan deitzen zaie, nahiz eta euskaraz bloga nagusitu den—, bloga da webgune dinamiko bat, eta hor mezuak agertzen dira era kronologikoan antolatuta, berrienak goian, eta zaharragoak beherago.Weblog hitza 1997an sortu zen, bain...


Dagoeneko 3 urte pasa dira Estatu Batuek Iraken lehenengo erasoaldiak hasi zituztenetik. 2002an erasoaldi labur bat bezala hasi zena gaur egun arte luzatu da, eta ez dauka laster bukatzeko itxurarik.  Data esanguratsu hau dela eta telebistako kateetako albistegiek 3 urte hauek laburtzen dituzten erreportai bereziak prestatu dituzte. Bertan ikusi ahal izan ditugun irudiak AEB-etako poderio militarrarekin erlazionatutakoak, Bushen diskurtso desberdinen irudiak edota munduari bira eman dioten zenbait irudi aurrean duzuen kasu. Hala ere, ez dugu Amerikarrek sortutako sarraskien berri izan ...


Pasaden astean, publizitate jardunaldi batzuk izan genituen. Hauetan blog-en garrantziaz eta onuretaz hitz egin zuten, beste batzuen artean. Aitortu behar dut aurretik hauen berri banuela. Batit bat, irakasgai batean irakaslearen blogean idaztera behartuak geundelako. Beraz, uler dezakezue, ezagutzen banituen arren haueikiko atitudea oso ona ez izatea. Baina aurretik aipatutako hitzaldiak begiak ireki zizkidan hedabide berri hauek aukera anitzak eskaintzen dizkigu eta gainera dohainik. Beraz, nire  blog pertsonala sortzea erabaki nuen. Baina zertaz hitz egin bertan? Bitakora gehienek g...


Esperientzia berri bat hastera noa. Ilusioz eta gogotzu ekiten diot erronka honi. Nire blog pertsonala sortu eta erabiltzearena alegia. Printzipioz, nire iritziak eta gogoetak publikatzeko tokia izan dadin sortu dut. Hala ere, niri benetako asmoa blog hau gazte euskaldunon topagunea izatea da, GAZTE-LEKU hain zuzen ere. Errealista naiz, eta badakit zaila dela eta litekeena da bertan inork ere ez idaztea. Hala ere, ni itxaropentsu ekiten diot bitakora honi. Beraz, badakizue anima zaitezte bertan idaztera ongi etorriak izango zaretelako. Gure iritziak entzunarazi behar ditugu. Gazteok ere giz...


asierb 1456131111765

EHUn Publizitate eta Harreman Publikoetako ikaslea nauzue. Gipuzkoarra banaiz ere, gaur egun Gasteizen bizin naiz. Mota anitzeko gogoetak biltzea du helburutzat blog honek. Hala ere, aitortzen dizuet gehiengoak komunikazio alorrekoak izatea litekeena dela.