Irakeko inbasioaren hirugarren urteurrena

asierb 1456131111765 GAZTE-LEKU | 2006-03-20 21:23

Dagoeneko 3 urte pasa dira Estatu Batuek Iraken lehenengo erasoaldiak hasi zituztenetik. 2002an erasoaldi labur bat bezala hasi zena gaur egun arte luzatu da, eta ez dauka laster bukatzeko itxurarik.

 Data esanguratsu hau dela eta telebistako kateetako albistegiek 3 urte hauek laburtzen dituzten erreportai bereziak prestatu dituzte. Bertan ikusi ahal izan ditugun irudiak AEB-etako poderio militarrarekin erlazionatutakoak, Bushen diskurtso desberdinen irudiak edota munduari bira eman dioten zenbait irudi aurrean duzuen kasu. Hala ere, ez dugu Amerikarrek sortutako sarraskien berri izan ezta burututako torturei buruz ere.

Urteurrena dela  eta hedabideek irudiez aparte datu desberdinak kaleratu dituzte. Hara nola:

-         AEBk inbasioan gastutako diru kopurua.

-         Irakera bidali diren soldaduen kopurua.

-         Iraken hil edo zaurituak izan diren soldaduen kopurua.

Oraingoan ere, ohikoa den moduan zifrek gora-behera handiak izan dituzte hedabide desberdinen arabera. Hala ere, badirudi zenbait datu amankomunean jarri dituztela soldadu zauritu edo hildakoen kopurua hain zuzen ere. Badirudi 2.300 soldadu inguru hil direla eta 17.000 inguru zaurituak suertatu direla. Hauek jakitea ondo dago eta gerraren krudeltasunaz berri ematen dute. Baina hauek jakin nahi ditugun moduan Irakiar herritarrenak ere jakitea gustatuko litzaiguke. Garrantzitsuagoak ahal dira Amerikarren bizitzak Irakiarrenak baino. Nire ustez bizitza orok balio berbera dauka, beraz zergatik ez zaigu hauen berri ematen? 

Igandeko eta  gaurko telebistako albistegi nagusiak aztertu ostean (TVE, Antena 3, Cuatro, Tele 5 eta ETB)  honakoa hau esan dezaket:  5 kateetatik 2k soilik aipatzen dute hildakoen kopurua ETBk eta Cuatrok alegia. Hala ere, eman dituzten kopuruak ez dute zer ikusirik batak bestearekin ETBk 32.000 zibil hildako aipatzen dituen bitartean. Cuatrok 100.000tik gora direla adierazi du.

 Zifren arteko desberdintasun ikaragarri hau onartezina da. Soldaduen informazioa jasotzen dugun moduan herritarrena ere jaso gura dugu eta hara zerekin topo egiten dugun isiltasunarekin. Ez ahal dakite gauzak estaltzea edo isiltzea gezurra erratearen sinonimo dela. Datuak ematera ausartzen direnen artean ere ez dago sinesgarritasun handirik. Zeinek dio egia? Berriro ere, gizartea hedabideen faltsukeriaren menpe izan gara. Noiz arte onartu behar ditugu honelakoak? Non dago zilegitasunez informatuak izateko eskubidea.

       


Utzi iruzkina: