Hasierako agurra, Izan zaitezte ongi etorriak
Esperientzia berri bat hastera noa. Ilusioz eta gogotzu ekiten diot erronka honi. Nire blog pertsonala sortu eta erabiltzearena alegia. Printzipioz, nire iritziak eta gogoetak publikatzeko tokia izan dadin sortu dut. Hala ere, niri benetako asmoa blog hau gazte euskaldunon topagunea izatea da, GAZTE-LEKU hain zuzen ere.
Errealista naiz, eta badakit zaila dela eta litekeena da bertan inork ere ez idaztea. Hala ere, ni itxaropentsu ekiten diot bitakora honi. Beraz, badakizue anima zaitezte bertan idaztera ongi etorriak izango zaretelako. Gure iritziak entzunarazi behar ditugu. Gazteok ere gizarte hobeago bat eraikitzeko ardura dugulako. Gure asmo eta iritzien berri ematea ezinbestekoa da. Gure iritzi pertsonalek, iritzi publikatuak izatea merezi dutelako. Nire partetik astero artikulu desberdin bat kaleratzen saiatuko naiz. Besterik gabe ongi etorriak izan zaitezte
Iruzkinak
Utzi iruzkina: