Hitaz Oroit

asierb 1456131111765 GAZTE-LEKU | 2007-01-02 11:19

Tipo xelebrea zuan geure osaba, aski ezaguna herrian. Eskuzabala, beti laguntzeko prest  familia zein lagunekin egotea maite zuen beste edozeren gainetik. Pertsona arrunt bat baino ez zen azken finean. Kalekoia hor nonbait bizitzaz gozatzen bazekiena.  Bere osasun arazoak ez ziren atzo goizeko kontua. Urteak zeramatzan tira-birekin. Hala ere, hura ez zen aitzaki berarentzat. Urtebetetze, gabon zein ospakizun desberdinetan hantxe baitzegoen beti.  Oraindino gogoan daukat elkarrekin bizitako azken bazkaria. Hilabete pare bat  behintzat igaro dira harrezkero. Ospitaletik...


Azken iruzkinak