DIN DAN DON, Gabonak datoz

asierb 1456131111765 GAZTE-LEKU | 2006-12-17 10:32
1

Zorion edo zoritxarrez Gabonak gainean ditugu jada. Heldu dira, gure artean diraute. Ez duzue bularrean presio bat sentitzen? Ez duzue zerbait faltan sumatzen? Monoa da. Ez, da  tabakoarena,ezta beste edozein droga motarena ere. Erosteko grina baizik.  Izan ere, kontsumismo basatiaren garaia iritzi da. Dirua xahutzeko une aproposa. Dendak gainezka, zentzurik gabeko erosketak.  Loteriaren kanpainak dioen gisa “Es lo que toca”

Milaka bonbilla kaleak aipatzen. Berez, Gabonetako izpiritua bultzatu nahiaz. Benetako mezua honakoa denean: “ Motel ze abil, Gabonak dira eta oraindino ez duk ezer erosi!”

 Benetan amorratzen nau burua estutzen ibili behar izatea. Gabon-gauan nire oparia be zuhaitz azpian egon dadin. Ze demontre, neure urtebetetzea izan berri da eta ez dinat ezer behar. Eta jasotzen dudan erantzuna berriz:,  “Bai baina, Gabonak dira.”

 Baina bueno, ez gaitezen berotu. Desabantaila guzti hauen gainetik Gabonen benetako izaera mantentzen baita. Gero eta ezkutuago bai. Are gehiago, galzorian dagoela esatera  ausartuko nintzateke. Baina zorionez, oraindino  badira erosten ez diren sentimenduak. Urtez urte errepikatu arren, euren xarma galtzen ez dutenak. Beti ere, famili giroaren ondorio izan ohi direnak. Zer diozue  afal ostean kartetan jolasteari? Edota aitonak pattar gehiegi edatea eta bere garaiko gabon kantak abesteari ekiteari. Neurean ohiko gertakariak dira.   

 Bakoitzak, euren familietan berezko oroitzapenak izango ditu. Urtean zehar burutzen ez diren ekintza hauetan dago Gabonen berezitasuna. Detaile txikietan alegia. Maite dituzun pertsonekin egotea aski da. Garrantzia ez datza oparietan edota elikagaietan.  Ea  neurririk gabeko kapitalismo garai hauetan, ahazten ez dugun.

 Zorionak eta urte berri on guztioi.

Ane urkiola

Ane urkiola 2006-12-21 19:04 #1

<p>kaixo! zenbagarren mailakoa zara? joe zurea bai curriculum arraroa, leioan ikasten duen gipuzkoar bat baina gasteizen bizi dena. Nik zalantzak izan nituen zure karrera edo ikus-entzunezkoak egiteko orduan. Azkenean bigarrena aukeratu nuen! </p>

<p>guztiz ados nago esaten duzunarekin: "Milaka bonbila kaleak aipatzen. Berez, Gabonetako izpiritua bultzatu nahiaz. Benetako mezua honakoa denean: “ Motel ze abil, Gabonak dira eta oraindino ez duk ezer erosi!”-&gt; nik oraindik bat bera ere erosi, beti bizperan baina zuk diozun bezala argiek erostera bultzatzen gaituzte. ikusten ditudan bakoitzean gogoratzen naiz jada gabonak dirala eta oraindik ez dudala ezer ere ez erosi.</p>

<p>Ondo pasa gabonak! ane.</p>


Utzi iruzkina: