Nork jarri du publizitatea nire blogean?

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-06-20 16:47
6

Gaur blogera sartzean gauza berri bat aurkitu dut The Indezents honen alboko zutabean;  publizitatea. Nik dakidala ez diot inori baimenik eman nire blogean iragarkirik jartzeko baina hala ere hor daude. Nahiko lan hartu du lagun batek blogaren itxura hobetzeko orain iragarki txungo batzuk hortik zehar izateko.

Ideia norena izan den galdetzen hasi naiz nire buruari eta blogak.com-eko beste blog batzuetan sartu naiz. Denetan gauza bera ikusi dut, blogaren erabilgarritasuna oztopatzen duen publizitatea. Gauzak horrela, erabakia blogak.com berarena izan dela pentsatzen hasi beharko naiz.

Egia esan, ez zait batere gustatu blogean aurkitu dudana. Hasteko, denok dugu aukera gure kabuz (eta dirua guretzat izanda) blogean iragarkiak jartzeko eta ez badugu egin zerbaitegatik izago da ezta? Nik behintzat ez dut publizitaterik nahi nirean eta horrexegatik gustatzen zitzaidan, beste gauza batzuen artean, Internetek ematen duen askatasuna.

Hala ere, eta inorekin sartzen hasi aurretik (erraztasun handia dut horretarako) blogak.com-ek dirua behar duela pentsatzen hasia naiz (hala bada, ez dut uste gure blogekin ezer konponduko dutenik) baina hala bada ere, blogen arduradunei (ez zait blogari hitza gustatzen) egin behar zutenaren berri eman behar zieten, gutxienez.

ptx

ptx 2008-06-20 17:23 #1

Bloga egin zenuenean, I accept emango zenion letra txikia irakurri barik, nik ez dut irakurri... baina agian horri ere baietz esango zenion.
Berrirakurtzea dagokizu orain, ezta?

Lost_Hawk

Lost_Hawk 2008-06-21 13:39 #2

Neuri be, bardin igaro jat.
Kezkagarria beste hauxe ere bada:
Publizitatea, euskara eta ETAri buruzkoa izatea... sukaldaritza edo mirarritzeko hotelak izan balira behintzat...

zoti

zoti 2008-06-21 17:30 #3

ba bai, guztiz ados. Nik ere ezustean topatu nuen publizitatea alboan... behintzat abixau in beharko lukete!!

indezent

indezent 2008-06-21 18:20 #4

Urte eta erdi daramat blogarekin eta orain arte ez da publizitaterik agertu beraz, ez dut uste egin nuenean sakatu nuen edo ezaren kontua izango denik...

Eta bai, nahiko iragarki xelebreak egai esan...

Eneko

Eneko 2008-06-22 01:30 #5

Honekin lotuta:
http://groups.yahoo.com/group/blogak/message/117

hilabeterako froga da.

Leire Cano

Leire Cano 2008-06-23 10:51 #6

Kaixo Mikel,

Arrazoi guztia duzu publi 'txungoaren' kontu horrekin... Baina zeharo bestelakoa den kontu bategatik idazten dizkizugu, egia esan, lerrook. Goierriko GIDA aldizkarian iritzi artikuluren bat edo beste idazteko proposamenarekin gatozkizu, hain zuzen ere (Xabier Mendigurenek proposatu digu zure izena). Zure telefono zenbakia edota e-maila emango al zeniguke, mesedez? Hala, zurekin harremanetan jarriko ginateke...

Mila esker, agur bero bat eta segi lanean (emaitza, zure bloga alegia, txukuna baino txukunagoa da eta!)

ZUM Edizioak
943 458993
aisia@zumedizioak.com

Utzi iruzkina: