Segurola soziatiboa
Diglosiak bizi gaitu sarri, eta batzuetan ez gara ohartzen erabilera batzuen trakeskeriaz. Soziatiboak zabarkeria horren hamaikatxo adibide ematen dizkigu, gaztelaniazko eta euskarazko erabilera guztiak ez baitatoz bat.
El niño con la camisa roja se cayó al suelo.Lehengo astean, besteak beste, gai hori izan genuen hizpide, Gipuzkoako Aldundiko itzultzaileentzat eman nuen hitzaldi batean. Arratsaldean, adibide ezin argigarriago hau begiz jo nuen BBKren sukurtsalean, herrian:
Alkondara gorriko haurra erori zen lurrera.
Entró con el cigarro encendido al colegio.
Zigarroa piztuta sartu zen eskolara.
SegurolaGauza asko esan daitezke iragarkiaz. Batetik, batua-bizkaiera hibrido itxuragabea aipa genezake: bako eta iezaguzu nahaste. Bestetik, ahotan har genitzake erlatiboak eta zehar-galderak (Irabaziko duzuna seguru jakingo duzu). Dena den, gaur erreparatuko diogu soziatiboaren erabilera baldarrari.
BBK Gordailu berria.
Ezuste bako inbertsioa,
errentagarritasun finkoarekin.
Irabaziko duzuna seguru
jakingo duzu.
Galde iezaguzu.
Uste dut argi dagoela esaldi horretan soziatiboak ez duela adierazten ez laguntasunik, ez instrumentaltasunik, ez modurik... Errentagarritasun finkoa duen inbertsioa baizik ez du adierazten esaldiak. Hala iruditzen zait niri, behintzat.
Hiru aukera badira, gutxienik, testua emateko.
A aukera (batu-batua)Hizkuntza-ereduaren afera ere badago, ikusten duzuenez, baina oraingoz ez ditugu zapatak basituko bide horretan.
Segurola
BBK gordailu berria.
Ezusterik gabeko inbertsioa,
errentagarritasun finkoduna/finkokoa.
Seguru jakingo duzu
zenbat irabaziko duzun.
Galde iezaguzu.
B aukera (Mendebaldeko batua)
Segurola
BBK gordailu berria.
Ezusterik bako inbertsioa,
errentagarritasun finkoduna/finkokoa.
Seguru jakingo duzu
zenbat irabaziko duzun.
Galdetu egiguzu.
C aukera (Mendebaldeko euskara)
Segurola
BBK gordailu barria.
Ezusterik bako inbertsinoa,
errentagarritasun finkoduna/finkokoa.
Seguru jakingo dozu
zenbat irabaziko dozun.
Galdetu eiguzu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: