Diglosiak bizi gaitu sarri, eta batzuetan ez gara ohartzen erabilera batzuen trakeskeriaz. Soziatiboak zabarkeria horren hamaikatxo adibide ematen dizkigu, gaztelaniazko eta euskarazko erabilera guztiak ez baitatoz bat.El niño con la camisa roja se cayó al suelo.Alkondara gorriko haurra erori zen lurrera.Entró con el cigarro encendido al colegio.Zigarroa piztuta sartu zen eskolara.Lehengo astean, besteak beste, gai hori izan genuen hizpide, Gipuzkoako Aldundiko itzultzaileentzat eman nuen hitzaldi batean. Arratsaldean, adibide ezin argigarriago hau begiz jo nuen BBKren sukurtsalean, herrian...


Azken iruzkinak