¡Español! ¡Guerra el estatuto catalán!

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-02-13 15:27
3

Azken hilabeteotan publizitatearen historiaren inguruan dexente irakurtzea eta ikertzea tokatu zait. Cheret eta Toulouse-Lautrec maisuen kartelak, 50. hamarkadako irrati kuinak (yo soy aquel negrito…), lehenengo telebista spot inozo samarrak eta horrelakoak.

Oro har ariketa interesgarri bezain aberasgarria izan da, garai eta toki zehatz baten isla, erakusleihoa baita publizitatea. Errealitatearen isla? Ez, hobe litzateke esatea gizarte horren estereotipo, mito eta ilusio kolektiboen isla dela. Asko ikas daiteke beraz garai bateko egoeraz garai hartako publizitatea pistatzat hartuta. Batzuetan, ordea, historia gurpil temati eta errepikakor bat dela baino ezin da frogatu, aurrerapena espejismo bat dela, alegia.

1932koa da topatu dudan kartel hau eta, ikusiko duzuenez, garaiko lengoai publizitario ponposoaz aparte, zaharrak berri. Etsigarria zinez.

patxi lurra

patxi lurra 2006-02-13 18:20 #1

1932. Lau urte geroago gerra piztu eben. Ez dot uste barriro historia errepikatuko dan, baina batzuetan bildurra emoten dabe.

Galdera:  Bildurra edo izua sortzen dauanak zelan deuko izena?

Gudari

Gudari 2006-02-13 18:34 #2

Historioa errepikatuko al da?

Boikota Israeli!

Denok Katalunyako "cava" erostera!

anonimous

anonimous 2006-02-13 19:41 #3

Albisteak ekartzea iturria aipatu gabe plagioa da.

http://www.escolar.net/foro/viewtopic.php?t=3017

besterik gabe, animo

Utzi iruzkina: