Mugak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-22 21:26

 

kel_tamasheq

 

 

   "Hobe da behin bada ere ekitea, mila aldiz entzutea baino.Jende guztia zutik dago, lanean, bizirauten. Zaratak, eta amorrua ez dira entzuten ordea. Ez du merezi.

 

Gu, tuaregak, atzerritarrek arkatzez marraztutako muga lerroen ondotik, gure kultura, historia, eta bizimodua ezabatu dituzten lurraldeetan bizi gara.

 

Gu tuaregak, bizirauteko baino ez gara bizi, jadanik ezagutzen ez ditugun lurralde barregarri horietan. Beraz, armak edo ez, orain gertatzen ari denak izenik ez duen etsipenean murgiltzen gaitu, hondar aleak, akazia arantzak, eta ur putzuak ezkutatzen dituen ilargiaren gerizpean.

 

Hitzarmenak, partitura galdu duten musika dira, altxa ere egin ezin daitekeen gortina beltzdun antzezlana. "

 

 

 

Tessalit-eko ikasle bat...

 

 

 


Utzi iruzkina: