Iragarkien elementuak
Hamar iragarki
hauek ikusita, zaila da iragarkien joera nagusiak zein diren esatea. Baina hala
eta guztiz ere, nahiko nabamen ikus litezke joera nagusi batzuk.
Iragarkiak
arrazionalak edo emozionalak direla esaterako orduan, gehientsuenek beti ere
mistoak direla esan genezake. Izan ere, iragarki gehienek baterako edo
besterako joera handiagoa daukaten arren, beti erbiltzen dituzte bi sistemak,
nolabaiteko osotasun bat bilatzeko edo. Nahiz eta arrazional hutsak eta
emozional hutsak diren iragarkaik ere badiren, baina ezingo nuke esan zein
moeta erabiltze den gehiago (ez behintzat hamar iragarki hauekin). Agian,
emozionala gehiago erabiltzen dela esan genezake, izan ere, mistoak direnean,
kasu gehienetan behintzat, emoizonaleko joera handiagoa hartzen dutela ikus bailiteke.
Umoreari
dagokionez, berriz, ezin da esan joera bat edo bestea nagusi denik. Batzuk
umorea erabiltzen dute saltzeko (nahiz eta txiste txarra izan kasu batzutan),
beste batzuk berriz ez. Ezingo nuke esan umorea erabiltzen den kasuetan, iragarkia
hobea edo okerragoa denik, ez baitirudi zerikusi handiegia duenik (kasu
bakoitzaren araberakoa da umorearen erabilera).
Orokorrean esan
liteke iragarkiak ez direla oso didaktikoak. Izan ere, ikusi ditugun hamar
iragarkietatik bi kasu baino ez ditugu didaktikotzat jo, eta batekin nahiko
duda egin dugu. Musikarekin alderantzizkoa gertazten da. Izan ere, ia iragarki
guztietan agertzen zaigu kantaren bat. Kasu dexentetan gainera hondokoa dela
ikus genezake.
Ospetsuei
dagokionez, erabiltzen direla ikus litekeen arren, ez dira iragarki gehienetan
azaltzen. Ikusi ditugun hiru kasuetatik, hirutan baino ez dira agertu. Beraz,
eraginkorrak direla pentsa genezakeen arren, beste bideak gehiagotan erabiltzen
dituztela ikus liteke, nahiz eta aitortu beharra dagoen, askotan ikusi ohi
ditugula ospetsuak iragarkietan.
Over ahotsaren
gauzarik esanguratsuena gizonezkoen ahotsaren erabilera da. Klasean ikasi
genuen berau dela erabiliena, baina ikusi ditugun kasu guztietan, (over ahosta
erabili den guztietan) gizonezkoen ahotsa erabili izan dute. Bestalde, esan
liteke kasu gehienetan erabiltzen dela sistema hau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: