Korrikaren post-testa
Kanpaina baten
inguruko post-test bat egin behar dugunez, Korrikarena egitea erabaki dut.
Tuteran hasi zen martxoaren 26an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 4an.
Euskararen kontzientziazioari bultzada bat emateko ekimena dela esan liteke.
AEKk antolatzen du, eta aipaturiko helburuaz aparte, dirua biltzea ere badute
xede. 1980tik egiten da ekimena, eta gure gizartean oso barneratua dago, hala
ere kanpainarekin izan duten arrakasta aztertzea interesgarria litzateke,
jendeak Korrikaren inguruan zenbat dakien eta ze iritzi duen jakiteko.
Korrikaren inguruan zenbat dakiten jakin nahi nuke, eta baita bere kanta,
bideoklip eta kanpainaren inguruan duten iritzi orokorra ere.
Aukeratu dudan xede taldea, pentsa litekeen bezala, euskal hiztunak izango
lirateke. Azken finean Korrika, Euskal Herri osoari zuzendurik dagoen arren,
hauei zuzendurik dago gehienbat, euskal hiztunak ez direnei ere zuzendurik
badagoela pentsa litekeen arren, euskal hiztunak dira Korrika jarraitzen
dutenen gehiengoa. Ez dut uste adina kontuan hartzerik merezi duenik, izan ere,
euskaraz hitz egiteko adinik ez dagoenez, ez dago Korrikan parte hartzekorik
ere. Beraz, edozein euskal hiztuni planteatuko diot inkesta. Ahalik eta adin
ezberdinetako jendeari egiten saiatuko naiz.
Jakin nahi dudana zera da beraz. Ea euskal hiztunek, Korrikaren kanta ezagutzen
duten, gustatzen zaien, ba al dakiten non hasi den azkenengo edizioa eta non
amaitu den...
Lehenik eta behin, sailkapen bat egoteko, pertsonen adina kontuan hartuko dut,
izan ere, euskaraz hitz egin eta Korrikan parte hartzeko adinik ez dagoen
arren, adinaren arabera jendeak era batera edo bestera hartzen baititu
kanpainak.
Ondoren, xede taldeko kideek aurtengo Korrika eta honen kanpaina gogoratzen
duten ikusi nahiko nuke. Hau da, kanpainaren helburua Korrikaren berri ematea
da azken finean. Beraz, Korrikaz zenbat dakiten jakitea garrantzitsua da,
kanpaina eraginkorra den ala ez jakiteko. Bestalde, kanpianaren inguruko
galderak ere egitea beharrezkoa da, honen ezaugarriekin gogoratzen al diren
jakiteko. Besteak beste, kanta, aurtengo irudia etab.
Azkenik, honen guztiaren iritzia ere galduko diet. Hau da, zer iruditzen zaien
Korrika (euskarari bultzada emateko tresna eraginkorra al da? Dirua ateratzeko
bakarrik izan ote liteke? etab.) Kanpaina gustatu zaien edo ez ere jakitea interesgarria
da hurrengo edizioetarako (kanta polita al den, aurtengoa euskaraz ikasi
dutenei eta euskara berreskuratu dutenei eskaintzea egokia al den? etab.).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: