Kategoria: post-test
Kanpaina baten inguruko post-test bat egin behar dugunez, Korrikarena egitea erabaki dut. Tuteran hasi zen martxoaren 26an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 4an. Euskararen kontzientziazioari bultzada bat emateko ekimena dela esan liteke. AEKk antolatzen du, eta aipaturiko helburuaz aparte, dirua biltzea ere badute xede. 1980tik egiten da ekimena, eta gure gizartean oso barneratua dago, hala ere kanpainarekin izan duten arrakasta aztertzea interesgarria litzateke, jendeak Korrikaren inguruan zenbat dakien eta ze iritzi duen jakiteko. Korrikaren inguruan zenbat dakiten jakin nahi nuk...