Facebookaren balorazioa
ARIKETA AURREKO BALORAZIOA
Ez naiz gehiegi ibiltzen sare sozialen mundu honetan. Egia da egun gaztea bazara gehiago edo gutxiago ibili beharra daukazula, nahigabe bada ere. Nik talde honetan sartuko nuke neure burua. Ez zaizkit gehiegi gustatzen fotolog, tuenti edo facebook delakoak. Lagunak egiteko balioko duela deritzot, edo urrun bizi diren lagunekin harremana mantentzeko ere bide egokiak lirateke. Baina egia esan, ez naiz berauetan ibiltzearen oso zalea. Badugu kuadrilako tuenti bat, baina oso noiz behinka sartzen naiz bertan.
Hau kontuan hartuta marketing ekintza baten "biktima" izatea ez da hain erraza izango. Hala eta guztiz ere, hainbat bideo eta publizitate iristen zaizkit nire ordenagailura, izan ere, inor ez da aske hauekiko. Batzutan ikusi edo irakurtzen ditudan arren, ez diet kasu gehiegirik egiten. Ez dut uste bide honekin ni bezalakoak harrapatzea oso erraza denik, baina jakina hori jende guztiak esan ohi du.
Azalpen hau emanda ere, nahiko bide ona iruditzen zait kanpaina edo marketin ekintza bat burutzeko. Azkar eta merke zabaltzeko bidea da honakoa, izan ere, gero eta gehiago dira sare sozialetako kideak. Hori bai, beti ere bide hauen bidez gazte jendea harrapatzen dela esan liteke, zaharrentzako kanpaina bat burutzeko, ez dut uste bide egokiena denik.
ARIKETA ONDORENGO BALORAZIOA
Aurrekoan
facebook faltsu bat sortu genuen. Ainara Altzibar Etxeberria izena jarri nion
esistitzen ez den pertsonaia bati. Izen horrekin, facebook faltsu hori
sortzeari ekin nion. Jende pila bati bidali nion bere lagun izatearen
eskaintza, eta guztira 38 lagun biltzea lortu dut. Haseran, ezagun batzuei
bidali nien gonbidapena, eta geroago berauen lagunak zirenei ere bidali nien
gonbidapen hori. Geroago, edozein pertsonari bidali nien, eskaera kopurua igo,
eta lagun korpurua handitzeko asmotan.
1987an jaiotako neska bat nintzela jarri nuen neure profilean, elgoibartarra,
eta enpresa ikasketak egiten ari naizela idatzi nuen. Ez dut argazkirik jarri,
eta ez naiz inongo taldetan sartu. Egin dudan gauza bakarra, gonbidapen pila
bat bidaltzea izan da. Nire ustez, jendeak ez dio garrantzi handiegirik ematen zure
bizilekuari, zer ikasten duzun etabarri. Jakina, gutxieneko zerbait kontuan
hartuko dutela deritzot, baina gehiegi sakondu gabe.
Garbi geratzen da
egungo tresna berri hauek ez direla gehiegi fidatzekoak. Bost minutuan
asmaturiko pertsonaia batekin, 38 lagunekin harremanetan jartzea lortu dut. Jendea
ez dela inozoegia izango pentsatu nahiko nuke, eta ez diola informazio gehiegi
eskainiko facebook bidez ezaguturiko pertsonai bati. Hainbat enpresek informazio
baliogarria ateratzeko erabili lezakete. Edo baita poliziak ere. Beraz, ez
dakit nik zenbaterainoko segurtasuna ematen didan lagunak egiteko teknika
honek. Egia esan, ezin gara beldurrak ibili, izan ere, guztiarekin jokaera hori
izango bagenu, kalean ere ez ginateke lasai ibiliko. Baina garrantzi dexente
ematen diot tentuz ibiltzeari.
Marketing
kanpaina batentzat, oso baliogarria dela deritzot sistema hauek ibiltzea, mezu
bat zabaltzeko bide azkarra eta merkea baita, baina hala eta guztiz ere, ez dut
uste kanpaina bat bertan oinarritzea posible izango litzatekeenik. Izan ere,
internet gero eta jende gehiagok erabiltzen duten arren, biztanleriaren zati
txiki batek baino ez du ibiltzen, eta are gutxiagok facebook eta horrelako
baliabideak. Bestalde, hauek erabiltzen dituztenak xede talde dituen kanpaina
batentzat baliagarria litzateke bide hau ibiltzea, baina hala ere, zail xamarra
ikusten dut honekin bakarrik emaitza bikainak lortzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: