Kategoria: faltsua
ARIKETA AURREKO BALORAZIOAEz naiz gehiegi ibiltzen sare sozialen mundu honetan. Egia da egun gaztea bazara gehiago edo gutxiago ibili beharra daukazula, nahigabe bada ere. Nik talde honetan sartuko nuke neure burua. Ez zaizkit gehiegi gustatzen fotolog, tuenti edo facebook delakoak. Lagunak egiteko balioko duela deritzot, edo urrun bizi diren lagunekin harremana mantentzeko ere bide egokiak lirateke. Baina egia esan, ez naiz berauetan ibiltzearen oso zalea. Badugu kuadrilako tuenti bat, baina oso noiz behinka sartzen naiz bertan.Hau kontuan hartuta marketing ekintza baten "biktima" izat...