Amaia

xabioto 1456153737143 xabier ototarraren ariketak | 2009-05-29 13:28
1

Bukatu da blog hau. Hainbat ariketa egin behar izan ditugu. Guztiak egin ditut oso oker ez banago behintzat. Ez dut uste Katixaz aparte inork irakurriko dituen, baina tira, baten batek irakurri baditu zuen gustokoak izango zirelakoan nago (baita zureak ere Katixa, batez ere nota jartzerako orduan).
Bukatzeko, bideo interesgarri eta dibertigarri bat uzten dizuet bertan. Honekin erakusten da diru gutxi eta sormen handiarekin iragarki ederrak burutzea ere badagoela. Honakoa ez da iragrki ofiziala, baina burutu duenari ez zaio sormenik falta, eta dagoeneko jende pila batek ikusi du. Besterik gabe gustatuko zaizuelakoan.......AGUR


Arrate

Arrate 2009-05-30 16:04 #1

Xabiertxo maitea,

katixaz gain, ni ere zure blog marabilloso honen irakurle sentitu naiz, eta zera aitortu behar dizut: plazer ikaragarria izan da idatzi dituzun hitz ederrak irakurtzea, literatur munduan murgildu naiz zure esker, korrikaren nondik norakoak ezagutu ditut...

beraz, milesker zure artea konpartitzearren, ziur nago urrun iritsiko zarela (berria-z haratago, diot), idazteko daukazun gaitasuna aparta baino apartagoa baita.


Utzi iruzkina: