Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz: iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena. Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura? Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan? Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako ...