Jozulinen ibilerak Twitter eta Facebooken

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-05-23 19:10



Baliteke txoko honetara hurbitzen direnetatik batzuk behintzat ez ibiltzea bestelako lekuetan, hala nola Twitter eta Facebooken. Twitterreko ibilerak eta esandakoak irakur ditzakezue hortxe bertan, eskuinean beherago, laranja kolore martiztarrean.
Kontua da Facebookek baduela nolabaiteko ekosistema bat berekin, taldeak, sarri ezkutuan bezala dagoena kanpokoentzat. Joxe Teknopatak sortu zuen talde xelebre bat Patxi Lopez-en piperrak aitzakia, eta dagoeneko 857 kide gara. Talde honetarako egin nituen jarraian entzun ditzakezuen tontakeriak, zuekin konpartitu nahi ditudanak. Taldeko orrian bertan aurki ditzakezue gehiago, Joxek berak egindakoak batzuk. Eta beste jenialidade ttipiren bat ere bai. On egin.


euskaltube.com audioak | Izenburua: patxilotarzan | Erabiltzailea: jozulin

euskaltube.com audioak | Izenburua: egunonbuenosdias | Erabiltzailea: jozulin

euskaltube.com audioak | Izenburua: patxilobasque | Erabiltzailea: jozulin

Utzi iruzkina: