(Mezu hau duela lau urte idatzitakoa da eta automatikoki gaur argitaratua)Bete al du Patxi Lopez-ek orduan agindutakoa?Tweet


Ez galdetu zelan lortu dudan, ez dizuet aitortuko nor den nire deepthroat; kontua da lortu dudala datorren igandean Patxi Lópezek El País egunkarian argitaratuko duen artikulua, Kirmenena eta Ruperrenaren hari beretik doa oraingoa ere. Hemen duzue: (egin klik argazkiaren gainean handiago ikusteko)


Baliteke txoko honetara hurbitzen direnetatik batzuk behintzat ez ibiltzea bestelako lekuetan, hala nola Twitter eta Facebooken. Twitterreko ibilerak eta esandakoak irakur ditzakezue hortxe bertan, eskuinean beherago, laranja kolore martiztarrean. Kontua da Facebookek baduela nolabaiteko ekosistema bat berekin, taldeak, sarri ezkutuan bezala dagoena kanpokoentzat. Joxe Teknopatak sortu zuen talde xelebre bat Patxi Lopez-en piperrak aitzakia, eta dagoeneko 857 kide gara. Talde honetarako egin nituen jarraian entzun ditzakezuen tontakeriak, zuekin konpartitu nahi ditudanak. Taldeko orrian be...


Ladies and gentlemen: Let´s dance the stunning, astounding, impressing and... so embarrassing, indeed:Keriko dance! euskaltube.com audioak | Izenburua: Let s dance Keriko dance! | Erabiltzailea: jozulinEntzun duzuen minutu bat eta segundu bateko tontakeria bideo hau ikusitakoan otu zitzaidan. Zer nahi duzue, ez daukat ganorarik bapez!


Pentsatzen jarrita... hobe Patxi Lopez enteratuko ez balitz Ruperrek Brooklyn-en grabatu duela azken diskoa, bestela kapaz da El Pais-erako aurrekoaren moduko artikulua idazteko: "Gafas verdes, patillas azules" jarriko lioke izenburu.  Baina, oh, wait!, idatzi egin du! Egin klik irakurri ahal izateko. Argazkiak.org | gafas verdes © cc-by-sa: Jozulin


Lehendakariak esana da Kirmen Uribe Euskadiprofundan jaio zela. Zehaz dezagun, beraz: Lehendakariarentzat Ondarroa Euskadiprofunda da. Eta Portugalete ez, nahiz eta, harrigarriki, herri biak dauden altuera berean itsasoaren mailarekiko. Bestalde, gogoratu beharko genioke Lehendakariari kostaldeko herri bat ezin dela egon itsasoaren maila baino sakonago. Herbeheretako biztanleek ondo dakiten bezala.Lehendakariaren ustez, bere ikuspegi superunibertsal elebakarretik,  euskaldun -euskal hiztun- eguneroko bat Euskadiprofundan bizi da. Lehendakariaren iritziz Euskadiprofundan bizi da egunero...


ALDAKETA?

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-08-26 09:21

Bilboko Aste Nagusia amaitu berritan, Eusko Jaurlaritzaren eta bere ertzainen zirko mediatikoa ere bukatutzat eman daitekeela dirudi.  Izan ere, hiriburuetako jaiak izaten dira mediatikoenak, telebista, irrati eta abarrez uneoro etxeratzen dizkigutenak, alegia; badira, halere, herrietako jai batzuk afera honetan oraindik ere zeresana emango dutenak, segur asko; Lekeitioko sanantolinak, kasu.           Francisco López lehendakaria, “denon lehendakaria” izan nahi duen hori berori, behin eta berriro aritu da zabaltzen “tortillari buelta eman di...


Kaketxe!

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-06-18 14:02

Ez dugu ezer esango erakusten dituen imintzioen inflazioaz -jainkoarren!, zer ipini diote morroi honi aulkia eta ipurdiaren artean, kaktus bat?-; ez dugu iruzkin garratzik egingo intonazio inpostatu pseudohiperjatorraz eta, batez ere, ez dugu txantxarik egingo sinusitis horrekin.Baina -mesedez, faborez, arren eta otoi- esadazue zer demoniño esaten duen, zer ulertzen diozuen, ze antolatzaile, lokailu edo mokordo erabiltzen duen hasiera-hasieran,  4. segunduan: Kaketxe?Entzun Benitoren portfoliotik hartutako bitxi hau behar beste aldiz -4. segundura arte bakarrik nahi baduzue, gaindosi ...



Baga:Ni bezalako mozolo batek ere badaki munduko edozein poliziaren idatzi gabeko estilo liburuan badela atal bat tratu txarrak eta torturaren inguruan. Eta poliziaren batekin hitz egin duen edozein mozolok ere badaki "Técnica Policial" delako ikasgaiaren barnean irakasten direla mundu zabaleko Polizia Akademietan. Gurean ere bai.Horregatik haserretu nau Patxi Lopez-i irakurri diodanean, eskandalizatu plantak eginez:Baina tortura ez al da oraindik desagertu ez den zerbait? Ez. Ez dut uste. Eta baldin badago, Justizia dago erabakitzeko. Nik ez diot bide emango Justiziaren epai irmoa ez den...


Krisi ekonomikoa eta hauteskundeak. Krisialditik at gidatuko gaituen “mesiasa” aukeratzeko ordua heldu da. Hauteskundeak gero eta hurbilago daude. Hasi gara, komunikabideen urduritasuna nabaritzen. “Inkisidore modernoan  atzaparrei” poltrona amaituko zaiela dirudi, baina batzuk Todo por la patria egiten duten moduan, besteek Todo por la poltrona egingo dute. Horregatik, mugimendu gehienak ikusteko gaude. Gogoan dut, Arzallusek hauteskunde eta hauteskunde osteko momentu hauek “ritos de apareamiento” moduan nola definitu zituen. Basagoiti atzo bertan hasi zen. Lopezi hiru kontseilaritza ...


Deustura etorri zen Patxi Lopez asteazkenean. Diskurtso prefabrikatu eta erraz bat bota zuen lehen 30 minututan. Gero ikasleok galderak egiteko aukera izan genuen. Galdera asko baina erantzun gutxi. Erantzunak ere aurretik prestatutakoak; bulego, bilera eta marketing kanpainetan.   Lopez Lehendakari izango dela sinistuta dago. Logikoa izan daiteke; beti errazagoa baita partidua irabaztea futbolari bat kaleratzean. Kasu honetan 9 parlamentari kaleratuko dituzte “sozialista” espainiarrek. Nola galdu?   Hainbat galdera sortzen zaizkit honen harira; ezker abertzalea at geratzean, zei...


Dakizuenez Deustuko Unibertsitatean nabil ikasten. Urtero, unibertsitateak foro bat antolatzen du; Giza Zientzien Gipuzkoa XXI foroa. Politika eta gizartea dira hizpide. Hizlariak: J. Azkarraga (besteak beste, Justizia sailburua), J. Egibar (GBBko presidentea), Patxi Lopez (PSE-ko idazkari nagusia) eta A. Basagoiti (PP-ko presidentea).   Duela bi aste J.Azkarraga etorri zen. Bere hitzak mitin moduan definituko nituzke. Zein ondo egiten dituzten gauzak azaldu eta agenda arazoak zirela lehenbailehen alde egin zuen.   Egibar  izan zen asteazkenean hizlari. Denok dakigu zer nol...


AZALKERIA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-10-18 22:08

Zurikeria edo itxurazalekeria dira hitz honen sinonimo. Zerbait, bere itxura besterik ez duena. Horrelaxe dio Harluxet hiztegiak kontsultatu dudanean. Eta, definizioa ikusita, hainbat adibide etorri zaizkit burura, hipokrisiaren adibideak, alegia; faltsukeriarenak.   Guztietan nabarmenenak, maiz, politikak ematen dizkigu. Beharbada horregatik gaude herritarrok hain nazkatuta politikarekin; edo, hobeto esanda, alderdikeriarekin. Eta, aspaldion, perlarik distiratsuena politikeria-kontu hauetan, ezbairik gabe, Francisco López portugaletetarrak utzi digu bere “Euskara askatasunez” manifest...


  Lehen ezin genituen Euskal Herria eta Irlanda alderatu, ez baitziren batere antzekoak. Montenegron gertatuko denak ere ez omen du zer ikusirik Euskal Herriarekin. Lalo Lopezen semeak hala badio, hala izango da, baina ez al ziren nazionalistak beren herria guztiz desberdina zela ziotenak? Aldatuko al dute sozialistek beren himnoa? Abestuko al dute Errosaren Festan: “Euskaldunek munduan ez dugu parerik.....”?    


Azken iruzkinak