Kaketxe!

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-06-18 14:02
4

Ez dugu ezer esango erakusten dituen imintzioen inflazioaz -jainkoarren!, zer ipini diote morroi honi aulkia eta ipurdiaren artean, kaktus bat?-; ez dugu iruzkin garratzik egingo intonazio inpostatu pseudohiperjatorraz eta, batez ere, ez dugu txantxarik egingo sinusitis horrekin.
Baina -mesedez, faborez, arren eta otoi- esadazue zer demoniño esaten duen, zer ulertzen diozuen, ze antolatzaile, lokailu edo mokordo erabiltzen duen hasiera-hasieran,  4. segunduan: Kaketxe?
Entzun Benitoren portfoliotik hartutako bitxi hau behar beste aldiz -4. segundura arte bakarrik nahi baduzue, gaindosi arriskua ekidin aldera- eta erantzun mesedez, zalantzaren harrak barrutik kanpora osorik jango nau bestela.

Benito

Benito 2009-06-18 16:33 #1

Ez dakit kaketxe hori zer den, baina Mac horrek pantaila handi ederra dauka txuleta ondo ikusteko.

Benito

Benito 2009-06-20 00:43 #2

Batek bota du azalpen bat hemen. Badirudi ezizen horrekin (asmatu behar da gero!) dabilela baten bat blogosferan saltseatzen (hemen edo hemen adibidez).

Jozulin

Jozulin 2009-06-20 10:12 #3

Buuuuuufaaa! Hau lasaitua, orain lo lasai egin ahal izango dut.
Eskerrik asko Benito Betierne.

Borja

Borja 2009-07-03 11:20 #4

Ba nik jaun honi zera esango nioke:

lehenik eta behin, nortzuen artean "ha generado rechazo" euskalduntze proiektu berri horrek? Gutxiengo txiki batengan ziurrenik, beraz, plan horiek ez babestea gehiengoaren aurka joatea da.

bestetik, alderdi sozialista da alderdirik zaharrena eta, ondo diozun bezala, haren ama hizkuntza gaztelania izan da (eta da), nahiz eta euskaldunak ere bildu dituen. Baina "el euskera nunca ha sido ajeno ni al Partido Socialista ni a la defensa que de el hemos hecho los socialistas vascos en esta tierra"... A ze gezurra!

Ez naiz ni trapu zaharrak airatzea gogoko duten horietako bat, baina, gaia zerorrek atera duzunez... Para el reforzamiento de los lazos
entre el Pais Vasco y España, el euskera debe obligatoramente
desaparecer; para los socialistas españoles la lengua vasca no tiene
lugar en la sociedad moderna (Lucha de clases 1911)

Asko aldatu omen dira gauzak!

Utzi iruzkina: