Igandeko prentsa
Baga:
Ni bezalako mozolo batek ere badaki munduko edozein poliziaren idatzi gabeko estilo liburuan badela atal bat tratu txarrak eta torturaren inguruan. Eta poliziaren batekin hitz egin duen edozein mozolok ere badaki "Técnica Policial" delako ikasgaiaren barnean irakasten direla mundu zabaleko Polizia Akademietan. Gurean ere bai.
Horregatik haserretu nau Patxi Lopez-i irakurri diodanean, eskandalizatu plantak eginez:
Baina tortura ez al da oraindik desagertu ez den zerbait?
Ez. Ez dut uste. Eta baldin badago, Justizia dago erabakitzeko. Nik ez diot bide emango Justiziaren epai irmoa ez den inongo informaziori. Eta torturatzen duen norbait badago, Justiziaren esku jarri beharko da, eta epaitu munduko irmotasun guztiarekin. Ezin da egon torturarik sistema demokratikoetan.
Ez al da konpondu gabeko kontua?
Ez. Zergatik? Ezetz. Nik ez dut egingo eskuliburuan tortura salatu behar dutela idatzita daukatenen propaganda. Tortura, beste edozein delitu bezala, delitua delako, frogatu beharra dago. Eta frogatzen denean egin duena zigortzen da. Eta zigortzen bada, espetxera. Perfektu. Torturaren kontra nago, erabat.
Nazio Batuen Erakundeko adituen txostenak ari dira nabarmentzen torturatzen dela eta sinesgarritasuna ematen diete salaketei...
Nik ez. Justiziak erabakitzen ez duen bitartean, ez diet sinesgarritasunik emango.
Biga:
Onartu behar dut ez dudala elkarrizketa osorik irakurri, jarraian joan naizela azken zatira zeinetan -banekien- egongo baitzen euskarariburuzkogalderaderrigorrezkoa:
Zer moduz zoaz euskararekin?
Orain, kanpainan, piper egiten.
Noizko ikusten duzu zeure burua ETB1ko eztabaida batean?
Ibarretxek hamar urte behar izan ditu. Nik espero dut horren erdia baino lehen lortzea, hurrengo legegintzaldia amaitu baino lehen. Ikasten ari naiz, oso gustukoa dut. Baina aitortzen dut kostatzen zaidala. Gauza hauek lehenbailehen ikastea hobe. Damu naiz utzi izanaz; gazte nintzenean hartzen nituen eskola haiek, dantza taldean. Orain kostatzen ari zait, baina horretan nago eta amaituko dut.
Ez nau harritu erantzunak, antzekoa irakurri bainion Madrazo-ri duela -oker ez banago- lau urte. Oker egon naiteke, ordea, memoriak ez dit-eta hainbesterako ematen; beraz, hauxe egingo dut oraingoan: Idatziko dut mezu bat, labur-laburra, Patxi Lopezek esandakoarekin eta lau urte barruko data jarriko diot: 2013/02/22 20:18:45.883 GMT+1. Blogak.com -eta ni, eta zuek- oraindik hemendik bagabiltza, automatikoki publikatuko da mezua egun eta ordu zehatz horretan, eta jakingo dugu orduan Pachi Patxi bihurtu zaigun. Ala ez.
Higa:
Txumari Txatxiguairen perlak:
Ados, Txumari, gure osasun sistema ez da nahi genukeena, eta despertsonalizazioa, eta botiken gehiegikeria, eta gure bizimodu estresatua, eta... Baina horrelakorik ez, mesedez:
"Si usáramos el instinto, nunca enfermaríamos"
"En realidad los virus nos vienen a curar"
Iruzkinak
patxi lurra 2009-02-23 16:51 #1
<P>Kontuan edukita Mr. Lópezek (Yes, you can! After you've ilegalized the Patriotic Left, you really can!) zein egunkaritan emon dauan aipatzen dozun alkarrizketaren zatia, deskortesiaz berba egin behar dogu. </P>
<P>Kontuan hartuta orain dala sei urte aipatutako egunkariaren aurrekoari gertatutakoa, deskortesia handia da Lópezena. </P>
<P>Eta aintzat hartzen badogu orain dala sei urte horiek Mr.Lópezek alkarrizketa emon dauan egunkariaren zuzendariak eta beste langile batzuk Goardia Zibilaren aurka salatutakoa, torturaren auzi arantzatsua tratatzen dauan modu friboloa ez da bape elegantea. Your lack of courtesy (berak ulertzeko) is astonishing, Mr. López.</P>
Utzi iruzkina: