Baga:Ni bezalako mozolo batek ere badaki munduko edozein poliziaren idatzi gabeko estilo liburuan badela atal bat tratu txarrak eta torturaren inguruan. Eta poliziaren batekin hitz egin duen edozein mozolok ere badaki "Técnica Policial" delako ikasgaiaren barnean irakasten direla mundu zabaleko Polizia Akademietan. Gurean ere bai.Horregatik haserretu nau Patxi Lopez-i irakurri diodanean, eskandalizatu plantak eginez:Baina tortura ez al da oraindik desagertu ez den zerbait? Ez. Ez dut uste. Eta baldin badago, Justizia dago erabakitzeko. Nik ez diot bide emango Justiziaren epai irmoa ez den...