Gogoeta ganorabakoak Lehendakariaren gogoeta ganorabako baten gainean

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-10-17 13:41
6

Lehendakariak esana da Kirmen Uribe Euskadiprofundan jaio zela.

Zehaz dezagun, beraz: Lehendakariarentzat Ondarroa Euskadiprofunda da. Eta Portugalete ez, nahiz eta, harrigarriki, herri biak dauden altuera berean itsasoaren mailarekiko. Bestalde, gogoratu beharko genioke Lehendakariari kostaldeko herri bat ezin dela egon itsasoaren maila baino sakonago. Herbeheretako biztanleek ondo dakiten bezala.

Lehendakariaren ustez, bere ikuspegi superunibertsal elebakarretik,  euskaldun -euskal hiztun- eguneroko bat Euskadiprofundan bizi da.

Lehendakariaren iritziz Euskadiprofundan bizi da egunero euskaraz normaltasunez bizi daitekeena. Ni ez naiz, beraz, Euskadiprofundan bizi, neure herrian ezin bainaiz euskaraz normaltasunez bizi. Gaitzerdi!

Lehendakariak goitik, gainetik, begiratzen digu euskaraz normal bizi nahi dugunoi. Han goitik Ondarroa ikusten da.

Eta euskal idazle baten liburua -gaztelaniaz- irakurri duelarik, Ibaizabal (barkatu, Nervión) deskubritu duela pentsatzen du.
Eta ondo da, irakur dezala Kirmenen poesia, ederra baita. Eta beste euskal idazle batzuen liburuak ere irakur ditzala, gaztelaniaz bada ere. Baina ez gaitzala iraindu, joder!

Hala bedi. Berandu delakoan nago, ordea.

Benito

Benito 2009-10-17 15:15 #1

"Profundo" horren antonimoa gaztelaniaz "superficial", ezta?
"Euskadi profunda" ez dena zer dugu ba: "Euskadi superficial"?

Marti(n)

Marti(n) 2009-10-17 18:52 #2

leire

leire 2009-10-18 00:24 #3

"Profunda" adjetibo horrek beti izan dau oso konnotaziño txarrak:
ezjakiña, paletua, baltza, siñeskerixetan murgilduta daguan
jentia....Badalizu, Josu, bere hain da kosmopolita, Vanity Fairen
agertu da, Rolling Stones-en be bai...Baiña euskal literatura eta
musikan analfabetua dala esango neuke. Aittatu izan dittuanian idazle
edo musikarixak beti emon izan desta buruz ikasitta zittuala esan
biharrekuak. Enfin!

josum

josum 2009-10-19 13:54 #4

Harrigarria zait euskaldunzahar terminoarekin bukatu nahi duen Gobernuaren liderrak Euskadi profunda gure ahotan jartzea.

Nik uste, Benitok esandakoaren harira, Euskadi profunda horrek kanpora begiratu eta superfizializatu egin behar duela uste duela Patxik. Choque de identidadesarekin bukatzeko, identitarekin bukatzea da bide errazena. Hori bai, berak a modo de Indiano egingo du, krisi garaia bada ere.

patxi lurra

patxi lurra 2009-10-20 20:32 #5

Kirmenek deukon sentiberatasuna edukiz gero, berak ikusten dituen kolore gama zabala izanez gero, berak ez deukon miopia politikoa eduki ezean, bera euren aurretik hizkuntza eta kultura oso bateko distantziara egongo ez balitz...

... zilegia izango zan López presidente iruzurtiak eta ez-zilegiak Kirmeneri buruz esandakoa esatea.

Atertuko da, Kirmen, baina bitartean zorionak!

jaio

jaio 2009-12-26 14:39 #6

Ez ote da beraien atzaperretan erori...

Pena haundiarekin esaten dut, baina, askoz gogokoagoa nuen Garako eta Berriako zutabeetan agertzen zen Kirmen Uribe. Baita New Yorkera abiatu zen Kirmen Uribe ere. Bere nobela ere gustora irakurri nuen

El Paisen, Cope eta holakoetan irakurtzen ditudanak berriz etzaizkit hainbeste gustatzen. Nola esan dezake ondarrutan batek Basagoitiri buruz Le veo muy vasco. Es algo que admiro de él. Piensa en el país y lo ama, euskarari buruz Pienso en la Virgen y el pez zapatero. Quiero creer que ahora actuarían de otra manera. Que el zapatero le hubiera hablado en euskera, o que la Virgen le hubiera respondido sin problemas en castellano. Tranquilamente. Y es que eso mismo es lo que ocurre ahora en el País Vasco, Savaterren eta bere lagunen manifestu famatu haren inguruan esan zituela irakurri ditudanak esan baditu "Leí el famoso manifiesto y creo que no se entendió bien. Creó demasiados rechazos en vez de plantearlo como la preocupación de muchos padres que quieren que sus hijos estudien en castellano. Una preocupación real y por tanto muy a tener en cuenta", manifestaba en una entrevista. "Sería, pues, una lástima que donde los ciudadanos han encontrado una solución, los políticos busquen un problema". Un giro ideológico indudable. Hau Copekoa

Badakigu etsaiak nola funtzionatzen duen, baina irakurri ditudan guztiak horrela esan baditu, edo aldaketa izugarria eman du bere buruak, edo, garesti, oso garesti ari da ordaintzen sariek eta fokoek ematen dioten dizdira. Eta beste zenbaitekin amorrua sentituko nuen, baina Kirmen Uribek pena ematen dit...

Honen inguruan alde guztietan dagoen isiltasunak ere harritu egiten nau...

Utzi iruzkina: